Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-30 Datuak, argitasuna eta herritarren konpromisoa
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Urrats berria eman dugu Udal zerbitzuak hobetzeko ahaleginean, leioaztar guztientzat irisgarriagoak eta irekiagoak izatea nahi dugulako. Hil honetan, Udalak herriko 12 gune desberdinetan eskaintzen duen doaneko Wi-Fi sarbidea erraztu dugu: klik bakarrarekin zerbitzua erabiltzeko prest egongo da.
 
Horri beste hainbat ekintza batu behar zaizkio; batzuk argia ikusten ari dira, eta beste batzuk, begirunez prestatzen ari gara Udalaren barruan. Lan luzea, datorren hilean estreinatuko dena adibidez, gardentasunaren ataria. Horren bitartez, leioaztar guztiei eskaini nahi diegu udal kudeaketari buruzko informazio osoa, modu garbi, zuzen eta errazean, edozeinek ulertzeko moduan, eta horrela, herritarren inplikazioa lortu ahal izatea gestio publikoan. Gobernu Ireki baten adibide garbia, aurreko eta oraingo Gobernu Taldeen helburu nagusienetarikoa.
 
Udal gestioari buruzko guztia beti egon da herritarren esku, eskatuz gero, mugarik gabe, baina atari berri honekin, erraztu nahi dugu informazioa lortzeko modua, hau da, etxetik kontsultagarria izatea, arin, zuzen eta nahieran.
 
Administrazioaren eraginkortasun eta sinplifikazioa deritzo horri, leioaztarren kudeaketak eta kontsultak ahal beste sinplifikatzea.
 
Lan handia egin da, zaratarik atera gabe, apurka, datorren abenduan ahal bezain osoen egon dadin, leioaztar guztien zerbitzura.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa