Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Irailaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-29 Ongi etorri errefuxiatuak
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Leioa udalerri solidarioa dela uste dut, eta hainbatetan frogatu dugu zenbait kausa solidariorekin. Azken egunotan, siriar askok bizi duten egoera latzaren lekuko gara, eta hori dela-eta, irailaren hasieran, bozeramaileen batzordearen premiazko deialdia egin nuen, non Leioako alderdi politiko guztiok, aho batez, gure eskura dauden baliabide material eta giza baliabide guztiak jartzeko konpromisoa jasota uzten zuen agiria sinatu genuen, pertsona horiei beren bizitzak berreskuratzen lagundu ahal izateko.

Gerratik, indarkeriatik eta terrorismotik ihes egiten duten pertsonak, eta horien artean, ume asko eta asko, jolasean, ikasten edo zoriontsu izaten egon beharrean, bidaiatzen ari direnak, oso baldintza txarretan eta oinarrizko beharrizanak bete ezinik, eta kasurik okerrenetan ere, beren bizia galtzen bizirik irauteko ahaleginean, tristeki ospetsu den Aylani gertatu zitzaion bezala. Burutik kostata kenduko dugun irudia.

Egoera honen aurrean, ezin gara geldi geratu eta laguntzea dagokigu, ahal dugun neurrian, gure eskura dauden baliabide material eta giza baliabide guztiak jartzen, beren bizitzak berreskuratzeko aukera izan dezaten, gerrak dakarren basakeriatik urrun.

Edozeren gainetik, pertsonak garelako. Ongi etorri errefuxiatuak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa