Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-15 Errefuxiatuen alde egiteko erabakia hartu du Leioak
Refugiados sirios - Foto: ACNUR (www.eacnur.org) / Siriako errefuxiatuak - Argazkia: ACNUR (www.eacnur.org)

Leioako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, dokumentu hau onartu du Siriako errefuxiatuen alde egiteko:

Leioa udalerri solidarioa da eta baliabideak ditugu pertsona iheslariak hartzeko. Pertsona hauek zorigaitz handia pairatzen ari dira gerra dela-eta haien sorterrietan zein Europarako bidean. Egoera honi erantzun azkar eta koordinatua eman behar diogu erakundeetatik.

Hori dela-eta, Leioako Udalak aurrekontu-erreserba egingo du baliabide ekonomiko nahiko eta beharrezko harrerarako materialak erabili ahal izateko Leioara etorriko diren aterpetuak hartzeko prozesuan.

Eusko Jaurlaritzak zeharkako lantalde bat sortu du milaka iheslari Europara heltzeak sortu duen krisiaren inguruko jarduketa koordinatzeko. Helburua da egoeraren diagnosia izatea Bruselan hilaren 14an Europako politika definitzeko egingo den bilera izan aurretik.

Talde honetan ondoko hauen ordezkariak izango dira:
- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren Giza Eskubideen arloa.
- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
- Bereziki inplikatuta dauden Eusko Jaurlaritzako departamentuak: Justizia, Gizarte Politikak, Osasuna, Segurtasuna eta Ogasuna.

Lantaldea harremanetan jarri da hiru Foru Aldundiekin, hiru hiriburuekin eta Eudelekin balizko ekintza plan bat koordinatzeko. Bat gatoz erakundeen konpromisoan giza duintasuna eta giza eskubideen alde.

Horretarako Leioako Udala aipatutako lantaldearen esanetara jartzen da honek har litzakeen erabakietan, eta hau, gure jarrera, agertu nahi dugu eta Eusko Jaurlaritzari eta Eudeleri jakinarazten diegu 2015eko irailaren 9an egindako bozeramaileen bileraren ostean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa