Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-07-10 Egonkortasun politikoa eta gizarte garapena udalerrian, horiek dira Leioako Udaleko gobernu berriaren helburuak EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek akordioa itxi dute, eta horren oinarria, udalerria eraikitzea pertsonak politika publikoen ardatz nagusi izanik
Ayuntamiento de Leioa / Leioako Udala

EAJ-PNV eta PSE-EEren Leioako udal taldeek akordioa lortu dute udalerriaren alde batera lan egiten jarraituko duen Gobernua eratzeko, enplegu sorkuntza, ekonomia sustapen, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak mantentze eta krisia gehien pairatzen ari direnekiko solidaritatearen alde.

Udal Gobernu berri hau elkarrizketa eta gaur egungo egoera politiko eta sozialari aurre egiteko programako ideiak partekatzetik sortu da. Beraz, egonkortasun politiko eta gizarte garapenerako Gobernua da, eta gaur dugun egoera instituzional, ekonomiko eta sozialetik abiatuta, aurrera egiteko helburua dauka, lehentasuna emanez herritar gehienek aldarrikatzen dituzten eskariei. Leioako EAJ-PNV eta PSE-EEk argi dute beren konpromisoa dela udalerria eraikitzea pertsonak politika publikoen ardatz nagusi izanik, kalitatezko zerbitzu publikoak denen eskura jarriz, inor atzean utzi gabe.

Erantzukizunei heltzea

Gobernu talde berriaren ahaleginak zentratuta egongo dira herritarren bizi kalitatean ahal beste handitzean, enplegu, etxebizitza, kultura, hezkuntza, osasun eta aisialdirako aukera gehiago eta hobeak ahalbidetuz, Leioa justuago, solidarioago eta euskaldunago batean. Hori guztia erakunde publikoak bultzatuz, baita ekimen pribatuarekin akordioa bilatuz eta kolaboratuz ere, gizartearen partaidetza aktiboarekin.

Udal Gobernuaren oinarrizko ildoak adostuta, ezinbestekoa da barne antolakuntzari ekitea akordio barruko programaren edukiak betearazteko. Zentzu horretan, alderdi sinatzaileen ustez, Alkatetzak zerrendarik bozkatuenaren buruaren esku egon behar zuen, hau da, gaur egungo Alkatea, EAJ-PNVko Mari Carmen Urbieta González, 2015eko ekainaren 13ko Osoko Bilkuran aukeratua izan zena lan horretarako. Izendatuko diren alkateordeak hauexek izango dira: lehena, Iban Rodríguez Etxebarria (EAJ-PNV); bigarrena, Juan Carlos Martínez Llamazares (PSE-EE); eta hirugarrena, Estibaliz Bilbao Larrondo (EAJ-PNV).

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzordean hauek egongo dira: Arantxa Díaz de Jungitu Tudanka (EAJ-PNV), Javier Atxa Arrizabalaga (EAJ-PNV), Xabier Losantos Omar (EAJ-PNV), Idoia Blasco Cueva (EAJ-PNV), Dioni Andrés Blanco (EAJ-PNV), Alfonso López Arevalillo (PSE-EE) eta Enara Díez Oyarzun (PSE-EE).

Informazio Batzorde Iraunkor desberdinen presidenteak hauek izango dira: Hirigintza, etxebizitza, obra eta zerbitzu, eta ingurumenean, Iban Rodríguez Etxebarria (EAJ-PNV); Barne Araubidean, Arantza Díez de Jungitu Tudanka (EAJ-PNV); Ogasun, ondare eta kontuen batzorde berezian, Idoia Blasco Cueva (EAJ-PNV); Kultura, gazteria, kirol, eta hizkuntza politikan, Estibaliz Bilbao Larrondo (EAJ-PNV); Hezkuntza eta herri partaidetzan, Enara Díez Oyarzun (PSE-EE); Gizarte ekintza, osasun, kontsumo, berdintasun eta garapenerako lankidetzan, Juan Carlos Martínez Llamazares (PSE-EE); eta ekonomia sustapen eta garapen, prestakuntza eta enpleguan, Javi Atxa Arrizabalaga (EAJ-PNV).

Akordioaren oinarriak

Leioan lortu den akordioaren oinarria, 2013an, EAJ-PNV, PSE-EE (PSOE) eta Eusko Jaurlaritzak Euskadi modernoago, solidarioago eta lehiakorragoa lortzeko batu zituzten ekimenak dira. Ideia horiek zehaztuta daude ekonomia produktiboa eta enplegu sorkuntza sustatzeko, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko, zerga-sistema berria sortzeko, eta gizarte eredu eta oinarrizko zerbitzu publikoei eusteko herrialde mailako akordioetan. Adostasun horrek lana elkarrekin egiten hasteko ildo estrategiko batzuen hasiera ekarri zuen, alderdi biek partekatzen duten ikuspegia politika horiek garatzen jarraitzeko, eta bizi dugun egoerari erreparatuta, udalerri mailan ezartzeko ere bai.

Duela hilabete batzuk soilik, xede horiek beroriek, EAEko eta Bizkaiko Foru Aldundiko 2015eko Aurrekontuak onartzeko alderdi biek sinatutako hitzarmenetarako gidalerroak izan ziren, lan-ildo hauek dauzkaten aurrekontuak alegia: enplegua sustatzea; ekonomia sustapen, eta enpresen berrikuntza eta nazioartekotzearen aldeko apustua egitea; egoerarik ahulenean daudenen gizarte babesa bermatzea gaurko sistemari eutsiz; familiari eta kontziliazioan laguntzea; prestazioak mantentzea eta zerbitzu publikoak modernizatzea; eta azkenik, solidaritatea handitu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa