Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-21 Platerak eta baxerak egiteko fabrika berria Leioan eraikiko duela iragarri du Vicrilak
Planta de producción / Vicrilako fabrika

Leioako Udalak pozez hartu du, gaur, Vicrilak iragarritako albistea. Bertan, enpresak esaten zuen platerak ekoizteko instalazio berria gure udalerrian eraikitzeko asmoa. Egitasmo berri hori, hasiera batean Marokon aurreikusita zegoena, azkenik, euskal erakundeen laguntza eta bultzadari esker, eta hilabeteetako lanaren ostean, Leioan egikaritu ahal izango da.

Inbertsio horrekin, Vicrilak apustu sendoa egiten du Leioako fabrikaren eta Euskadiko industrializazioaren alde oinarrizko elementu gisa gure ekonomiaren berreskurapenerako. Inbertsioa 14 milioi eurokoa izango da instalazio berri hau eraikitzeko eta azken teknologia eta makineria modernoenarekin ekipatzeko. Halaber, 100 lanpostu baino gehiago sortuko dira (50 lanpostu zuzen eta beste 50 zeharkakoak), eta gainera, aberastasuna sortuko da zonaldean, ordezko piezak eta lantegi osagarri gehienak inguruko hornitzaileenak izango baitira. Estimatzen da, urtean, fabrika honek 8 milioi euro gastatuko dituela erosketetan, eta 10 urtetan, 26 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egingo du zergen bitartez. Jarduera urtebete edo urte eta erdian hasiko da, gutxi gora behera, behin kontratuak sinatuta.

Duela gutxiko beste inbertsio batzuk

Vicrila enpresak beste inbertsio batzuk ere egin ditu bere Leioako instalzioan azken lau urteotan, 30 milioitik gora. Izan ere, azken inbertsioa bere kopa eta edalontzietarako labea berregiteko izan da, 2015eko ekainaren lehen egunetan martxan jarriko dena. 8 milioitik gorako inbertsioa izan da labearena eta 20125era arte egongo da produkzio lanetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa