Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-26 Leioak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du emakume kirolari leioaztarrak omenduz Leioako Udalak egitarau anitza antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunerako
Día Internacional de las Mujeres / Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, Leioako Udalaren Berdintasun Sailak, bete sail batzuekin batera, egitarau anitza antolatu du, emakumeak protagonista dituena.

Liburutegian antolatutako berdintasunari buruzko liburu-erakusketarekin hasiko dira ekintzok, martxoaren 2tik 15era. Martxoaren 4an, honezkero tradizionala den bola-joko txapelketa izango da Artea Bowling-en (11:00etan). Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da gonbidapenak jasotzea Andrak elkartean edo Gizarte Zerbitzuen bulegoetan. Gehienez, 180 pertsonak parte hartu ahal izango dute.

Kafe Huts emakumeen elkarteak jarriko du antzerkia, “Por decir algo” lanarekin. Martxoaren 5ean, osteguna, izango da, 19:00etan, Kultur Leioako entzunaretoan. Gonbidapenak Kafe-Hutsen (Lamiako Ikastetxea), Andrak-en edo Gizarte Zerbitzuetan har daitezke.

Hilaren 6an, ostirala, Aterpe Leioa Gazteguneak 14 eta 17 urte bitarteko neska eta mutilentzako tailerra prestatu du: “Zer diote kanten hitzek / ¿Qué nos dicen las canciones?”. Asmoa da kanten hitzak aztertzea genero ikuspegitik (19:00-21:00). Egun horretan bertan, Andrak-ek antolatzen duen bazkaria ere dago programatuta. Interesdunak elkartean bertan inskriba daitezke.

Omenaldia emakume kirolariei

Igandean, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Leioako Udalak emakume kirolari leioaztarrei omenaldia egingo die Sakoneta Kiroldegian (11:00). Berdintasun Saila lanean ari da emakumeak aitortu eta ikusi arazteko gizartearen esparru guztietan.

Horretarako, aurten, emakume leioaztarrek kirolean betetzen duten papera azpimarratu nahi zian da. Asko dira udalerrian dauden kirol elkarteak eta emakumeak ere protagonista dira horietan. Horiei guztiei, eta beren lanari, omenaldia egin nahi izan zaie honako lelo hau duen kanpainarekin: “Kirolean ere Leioako emakumeak harro eta trebe”. Udalerri osoko panel elektronikoetan egongo da ikusgai.

Kanpainari entzutea emateko #LeioakoEmakumeak hastag-a sortu da, leioaztarrek sare sozialen bitartez bat egin dezaten Emakumeen Egunarekin.

Gainera, igandean, hilak 8, leioaztarrei dei egiten diegu Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Bulebarrean egingo den elkarretaratzera.

Eta jardueren agendarekin jarraitzeko, martxoaren 10ean, asteartea, Sakonetako bulderrean (17:00) emakumeen eskalada lehiaketa egingo da, IV. Climb-Girl Party-ren barruan.

Martxoaren 13an, ostirala, egitarauari bukaera emateko, kontzertua egongo da Kultur Leioan (22:00) “O Sister!” taldearen eskutik, Musika Gertu zikloaren barruan. Eszenaratze bikaina, antzerki-izaera, publikoarekiko kontaktua, kalitatea eta freskotasuna, hori guztia dauka “O Sister!” taldeak, eta dixie eta swingaren hamarkada onenak ekarriko dizkigu gogora.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 212 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa