Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-01-26 Santa Ageda lehiaketan izena emateko azken egunak
agueda / agueda

Urtarrilaren 31n amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XXVI. Lehiaketan izena emateko epea. Leioako Udalak antolatutako lehiaketa hau beti bezala otsailaren 4an ospatuko da herriko hainbat tokitan.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek gaur eman beharko dute izena Kultur Leioan (Jose Ramón Aketxe plaza, 11. edota 94.607.25.78 telefonoan).

Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, aurten bost izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira:

- A aldea: Lamiako.
- B aldea: Pinueta-Ibaiondo
- C aldea: Leioako erdigunea.
- D aldea: San Bartolome / Basañez - Artatzagane.
- E aldea: Kandelazubieta / Udondo

Epaimahaiak talde bakoitzaren kantaldia entzun eta ezarririk dauden lekuetan bertan emango du puntuazioa. Epaimahaiaren epaia aldaezina izango da. Taldeei ezarririk dauden guneetako batean kantatzeko ordutegia esleituko zaie. Sariei dagokionez, hiru izango dira; lehengokoa 350 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena 175 euro, guztiak garaikurra eta diplomarekin batera.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 854 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa