Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-19 Leioako udaltzainek gatazkak ebatzi eta komunitate bitartekaritzari buruzko prestakuntza egingo dute
PL / Udaltzaingo

Udaltzaingoa da zerbitzurik delikatuenetarikoa herritarrekiko tirabirei dagokienez, poliziak zigortu edota salatu behar duenak, askotan, herritarraren erreakzioa sor lezakeelako. Hau da, zuzena ez den jokaera jakin bat zuzentzen saiatu edo isun bat jartzea, askotan, gatazka iturri izan litezke.

Udaltzainaren beste funtzio inportante bat gatazka duten herritarren arteko bitartekaritza lana da: bizikidetza arazoak, trafiko istripua izan duten bi herritar, etab.

Funtzio horietatik sortzen da gatazkak ebazteari buruzko eta, herritarrarekiko arretan, egoera zailetan bitartekaritza lana egiteari buruzko prestakuntza bereziaren beharra. Garrantzitsua da kritika bati erantzuten jakitea, edo behar bezala egiten jakitea, komunikazio eraginkorreko teknika jakin batzuk menderatzea edo bitartekaritzaren zenbait aspektu (bitartekariaren rola eta betebeharrak, bitartekaritzak dituen faseak, etab.).

Leioako Udalak, horretaz jakitun, eta herritarrekiko arreta hobetu nahian, Hezkuntza Sail eta Udaltzaingoaren arteko koordinazioari esker, ikastaro intentsiboa antolatu du 2015eko urtarril eta otsailerako, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:00etara izango dena, poliziak gai horietan guztietan hezteko. Udaltzainak hiru taldetan banatuko dira prestakuntza saioetara guztiak joan daitezen.

Lehen taldearen txanda urtarrilaren 12, 13, 14 eta 15ean izango da. Ondorengo bi asteak definitzeke daude, baina 2015eko lehen bi hilabeteen barruan burutuko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa