Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-18 Piroteknia materiala erabiltzearen ondoriozko istripuen prebentziorako informazio kanpaina
jaiak / jaiak

Gabon jaien atarian gaudenez, piroteknia-materiala saltzeko Legeak ezartzen dituen betekizun nagusiak gogorarazi nahi dizkizu Leioako Udaltzaingoak.

1.- Piroteknia-materiala saltzeko baimena izan behar da. Lizentzia hori lortzeko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzara joan behar da, Moyua Plazako 5. Zki.an kokatua,Bilbon.

2.- Ezin dira saldu banakako artikuluak. Adituak ez diren erabiltzaileei saltzeko gutxienezko unitatea kaxa osoa izango da.

3.- Piroteknia-artifizioak kategoria ezberdinetan sailkatzen dira, erabiltzaileen gutxieneko adinaren arabera.
Kategoria: Debekatuta saltzea 12 urtetik beherakoei
2. Kategoria: Debekatuta saltzea 16 urtetik beherakoei
3. Kategoria: Debekatuta saltzea 18 urtetik beherakoei
4. Kategoria: Profesionalei bakarrik saldu ahal izango zaizkie.

4.- Artikuluak, ontziak eta enbalajeak jaso beharreko datuak honakoak dira:

A) Fabrikatzailearen izena.
B) Fabrikatzailearen helbidea.
C) Fabrikatzailea ez bada Europar Batasunekoa, fabrikatzailearen izena eta inportatzailearen izena eta helbidea agertu beharko da.
D) Artikuluaren izena eta mota
E) Gutxieneko adina
F) Dagokion kategoria (1-2-3-4)
G) Erabilpenerako argibideak
H) Ekoizpen urtea, 3. Eta 4. Kategorietako piroteknia-artifizioen kasuetan.
Hala badagokio, segurtasuneko gutxieneko tartea.
J) Etiketan materia arautuaren kantitatea adieraziko da.

5.- Bengalak, bonbetak, bonbeta txikiak eta barruan jostailuak eta serpentinak dituzten suziriak ere piroteknia-materiala dira, eta beraz, aurreko ohar guztiak kontutan izan beharko dira.

6.- Araudia ez betetzeak 300 €tik 90.000 € arteko isuna ekar lezake, gertakarien larritasunaren arabera, eta horrez gainera materiala erretiratzea.

7.- Zalantzarik izanez gero, deitu Udaltzaingora (94 400.80.21).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa