Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-24 Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen larunbatean droga-trafikoagatik
Detención / Atxiloketa

Pasa den larunbatean, arratsaldeko 20:30ean, herri erdialdetik oinezko patruila egiten ari ziren udaltzain bik gazte bat atxilotu zuten kalean bertan drogekin trafikatzen ikusi ostean.

Aldapa kaleko hirugarren zenbakiko barruko plazan ziren gazte bi jarrera susmagarrian ikusi zituzten udaltzainek. Gazteek poliziaren presentzia nabaritzerakoan banatu egin ziren, bata alboko atari batetara sartzen ahaleginduz eta bestea ihes egiten.

Udaltzainek atarian sartzeko asmoa zuen gaztea hartu zuten eta gainean zeraman materiala atxikitu zioten:
- Marihuana kukuluen 47 gramo inguru.
- Zazpi poltsa termozigilatuak paketeak egiteko.
- ‘Myco’ markadun doitasun-balantza.
- Marihuana zeukan poltsa termozigilatua.

Objektu hauek ikusita, A.A.G, 27 urtekoa eta Leioako bizilaguna, atxilotuta izan zen osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa