Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-26 Ikasturte berrian, ilusio berriak
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Atzean utzi dugu hobekuntza lanez lepo egon den uda: alde batetik, Luis Bilbao Libano, Leioako kalerik nagusienetarikoa, eta bestetik, Sakonetako kiroldegiko igerilekuak hobetzeko obrak. Oso lan desberdinak biak, eta progresio desberdina izaten ari direnak.

Luis Bilbao Libano prest jartzeko lanak ondo doaz, aurreikusitako martxan. Azken urteotako lanik garrantzitsuenetakoa izaten ari da, eta ez da inolako arazorik egon. Baina hori posible izan da kale hartan bizi diren eta han dauden merkatarien pazientzia eta ulerkortasunari esker, eurek jasan baitituzte, gehienbat, obrek dakartzaten trabak eta deserosotasunak. Eskerrak eman behar dizkiot, halaber, obraren esleipendun izan den enpresari, esker onez onartu baitzuten tokiko enplegua sustatzeko Udalak egin zien proposamena. Horrela, Leioako bi langabetu lanean jartzea lortu dugu Luis Bilbao Libanoko obretan, eta gainera, materialak hornitzeko Leioako hiru enpresa azpikontratatu dituzte.

Bestalde, Sakonetako lanek azken orduko sorpresak ekarri dizkigute, igerilekuak erabiltzen dituztenei eraginez. Udan, kiroldegia ixten denean, urtero, egiten diren obrek agerian utzi dute lan handiagoa behar zutela instalazioek, lehenbailehen egin beharrekoa, guztion erosotasun eta segurtasunerako. Beharrizan horiek begien bistara detektatzea ez zen posible eta agertu egin dira aurreikusita zegoen iragazgaizte obra egiten hastean.

Hala ere, abuztuko azken bi asteetan, ahalegin handia egin dugu aukerak eskaintzeko Sakonetako igerilekuetako erabiltzaile guztiei: ikastetxeak, igeriketa eskolak, kirol klubak eta herritarrak oro har.

Espero dugu hobekuntza lanak lehenbailehen amaitzea eta berriz eskaini ahal izatea, leioaztar guztioi, kalitatezko zerbitzu eta azpiegiturak, orain arte bezala.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa