Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-27 Sopelanako herritar bat atxilotua izan da Leioako taberna baten lapurtzeagatik
detencion / atxiloketa

Leioako Udaltzaingoak Sopelanako herritar gazte bat, O.M.O, atxilotua du “Boulevard de Sabino Arana” tabernan indarra erabiliz lapurtzea egotzita.

Udaltzainek adierazi bezala, tabernako beira kutxatila baten taparekin apurtu eta gero, kutxa erregistratzailea lapurtu zuen gazteak 200 edo 300 euro barruan zituela. Udaltzaingoa ohartu bezain laster ikerketarekin hasi zen, eta lapurtutako txanponen aurkikuntzaz baliatuz Aketxe auzoan hutsik dagoen baserri batera heldu ziren agenteek non gazte bat aurkitu zuten lotan. Esnatzerakoan gaztea ezin izan zuen esan nondik atera zituen inguruko txanpon guztiak, honetaz gain tabernako jabeak identifikatutako beste gauza batzuk zituen.

Eguna egiterakoan baserriaren inguruetan kutxa erregistratzailea aurkitu zuen Udaltzaingoak guztiz suntsituta.

Hori dela eta, gaztea, hainbat aurrekari penalarekin eraso, tirakada eta mota honetako gertakariengatik, atxilotua izan da gaur eta epailearen aurrean jartzeko zain dago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa