Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-25 Udalaren partez dei faltsuak egiten ari direla ohartarazten du Udaltzaingoak
Policía local / Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak abisu garrantzitsua zabaldu du, azken asteotan herriko hainbat herritar nagusiek dei faltsuak jasotzen ari direla. Udalaren partez deitzen dutela esaten dute etxez etxeko zerbitzuak eskaintzeko. Dei horiek ez direla Udaletik egiten ohartarazten da, udal zerbitzu hauek ez direlako inoiz ere telefonoz eskaintzen.

Udaltzaingoak adierazi duenez, azken asteotan herriko hainbat pertsona nagusiek dei susmagarriak jaso dituzte. Dei horietan, antza denez, Udalaren partez ari direla ziurtatzen dute, nagusiei zuzenduriko etxez etxeko zerbitzuak eskaintzeko.

Udal Gizarte Zerbitzuetatik azpimarratzen denez, mendekotasuna duten nagusiei zuzendutako doako hainbat udal zerbitzu badaude leioaztarrentzat, baina inoiz ere ez dira telefonoz eskaintzen. Interesduna izan behar da Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri behar dena kasu hauetan.

Beraz, Udaltzaingotik dei hauek arriskutsuak direla azpimarratzen da, eta leioaztarrei gomendatzen zaie mota honetako deiei uko egitea. Horrelako dei bat jaso bezain laster Udaltzaingoari (94 400 80 21) deitzea eskatzen zaie herritarrei.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa