Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-03 Herritarrekiko komunikazioa sendotzen
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Askotan, konturatzen gara herritarrek eurek bultzatzen dituztela gure zerbitzuetako hobekuntzak. Zuek zarete, zuen ekarpen eta oharrekin, udal zerbitzuei matxurez edo kaleetako zenbait egoeraz informatzen diezuenak, beti ez baititugu guk geuk antzematen. Gure begiak zarete.

Hori dela-eta, komunikazio tresna berria abiarazi dugu, beste gauza batzuen artean, komunikazioa sendotzeko balio duena, baina ez bakarrik Udaletik herritarrongana, baita alderantziz ere: zuek zeuek, herritarrok, Udalera informazioa bidali ahal izateko.

Aplikazio erraz baten bitartez, zuen mugikor eta tabletetara jaitsi dezakezuena, udaleko albisteak eta bestelako informazio erabilgarria jaso ditzakezue, hala nola, telefonoen zerrenda edo gure sare sozialetarako sarbidea. Gainera, udal zerbitzuei informazioa bidali ahal diezue kaleko gertakariez ohartarazteko.

Horrela, arinago jardun ahal izango dugu zuen laguntzarik gabe, seguru asko, kontziente izango ez ginatekeen gaietan. Guztion artean hiria eraiki eta zaintzeko tresna berria da.

Hori esanda, aplikazioa erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuet, leioaztarrengatik eta leioaztarrentzat pentsatua baitago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa