Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-31 Ikea kaleko lau edukiontzi erre dira gaur goizaldean hainbat ibilgailu kaltetuz
fuego / sua

Ikea kaleko 15.zenbakiaren parean ziren lau edukiontzi erre dira gaur goizaldean. Honen ondorioz, ibilgailu bat kiskali da eta beste bostek erredurak jasan dituzte.

Gaur, goizaldeko 02:48ean, Leioako Udaltzaingoak Ertzaintzaren abisua jaso du Ikea kaleko 15.zenbakiaren parean ziren edukiontziak sutan zirela ohartarazten. Patruilak heltzerakoan sua itzaltzen saiatu ziren baina lau edukiontziak eta alboan zegoen ibilgailua kiskalita zeuden dagoeneko. Sua itzaltzerakoan beste bost ibilgailuetan ere erredurak identifikatu zituzten agenteek.

Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira Ertzaintza eta Leioako Udaltzaingoa, baina adierazi duten bezala ekintza bandalikoa izan daitekeela ematen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa