Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-15 Oinezkoen harrapatze bi izan dira Leioan azken 24 orduetan
Peatones en un paso de cebra / Oinezkoak zebra-pasabidean

Leioako herritar bi zaurituak izan dira azken 24 orduetan herrian izandako istripu biren eraginez, Leioako Udaltzaingoak adierazi duen bezala. Istripu bat, atzo arratsaldean, Artatza kalean gertatu zen eta bestea, gaur goizean, Otsobarrena kaleko zebra bide baten izan da. Zauritu biak Gurutzetako ospitalera eraman izan dituzte.

Atzoko istripua, esan bezala, arratsaldeko 20:15ean gertatu zen Artatza kaleko 22. zenbaki parean dagoen zebrabidean. Oinezkoa, 64 urteko gizon leioaztarra, zebrabidea igarotzen ari zela Getxotik Leioarako norabidean zetorren BMW markako ibilgailu batek harrapatu du. Kolpearen eraginez zebrabidean geldituta zegoen beste auto baten kontra jo zuen oinezkoa buruan zauria eginez. Gizona Gurutzetako ospitalera eraman zuten berehala konortea galdu barik.

Bestalde, gaur goizean, 08:10ean inguru, beste istripu bat gertatu da. Otsobarrena kaleko zebrabide baten, Metro geltokiko biribilgunearen parean dagoena, gizon bat harrapatu du auto batek. Gizona, leioaztarra da eta 72 urtekoa, Lamiakotik Udondoko Bulebarrera zihoan zebrabidetik auto batek harrapatu duenean. Traumatismo anitzekin eraman dute zauritua Gurutzetako ospitalera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa