Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-02 Leioaztar aipagarriak
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Azken hilabetean ikusi egin dugu gure herritik kanpo nabarmentzen diren leioaztarrak ere badaudela, esparru desberdinetan sariak jasotzen dituztenak, batzuetan kontziente ez garen arren.

Pasa den hilean, Deia egunkariak bi “Hemendik Sariak” eman zizkien bi leioaztarri. Alde batetik, nazioartean dagoeneko ezaguna den Leioa Kantika Koralari egindako ahalegin eta lan guztiagatik, eta mundu osoko lehiaketa garrantzitsuetan egoteagatik. Bestalde, Lamiako Maskarada kultur taldeak ere saria jaso zuen. Arene, Alex eta Martak hartu zuten saria, nik neuk eman nien, gainera, kultur talde osoaren izenean. Lamiakok eta Leioak antzinako tradizio eder hori mantentzeko urte osoan lan egiten duen taldea da, eta gu oso harro gaude. Aintzatespena merezi duen lana da egiten dutena, gazte horiek gureenetarikoa den ohitura bizirik mantentzen dutelako, euren merituz eta ahaleginez.

Beste alde batetik, Seguratik beste albiste on bat heldu zitzaigun. Gure herritarra den Haizea Hormaetxeak eta bere kideak, Lander Campos, Leioako euskal dantzen lehiaketetan ohikoak direnak, Euskal Herriko lehiaketako saririk garrantzitsuena eskuratu zuten. Euskal dantzetan hainbeste urte emategatiko beste aitorpen bat.

Azkenik, Leioako Nagusien Etxeak protagonista izan ziren aurtengo Leioako Egunean. Haiek izan ziren saridunak, gure adinekoentzako lau zentroen eguneroko kudeaketa eta ahalegina dela-eta, aisialdi programa osoaz gozatzen baitute.

Zorionak guztioi!!!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa