Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-17 Udaltzaingoak euren txakurren kakak jasotzen ez duten jabeei isuna jarriko die Joan den abenduan martxan jarritako kanpainaren bigarren fasea da hau
Imagen de la campaña / Kanpainaren iragarkia

Leioako Udalak herriko zonalde berdeak eta komunitarioak zaintzearen aldeko kanpaina zabaldu zuen orain dela hiru hilabete, bereziki txakurren jabeei zuzendutako kanpaina. Honen helburu nagusia jabe hauek herriko berde guneak garbi mantentzea zen horregatik kanpaina informatiboa zen.

Gaurtik aurrera, berriz, kanpaina hau txakurren jabeei ohartaratzeko helburua du. Leioan erroldatuta dauden txakur guztien jabeei jakinarazi zaie euren txakurren gorotzak ez jasotzeak 30.05 eurotik 601.01 euroko isuna suposatu dezakeela.

Kanpaina iraun duen hiru hilabete hauetan zortzi lagunek, Auzolan programakoak, herriko berde gune guztietako zaintza egin dute. Honetaz gain txakurren jabeei liburuxkak banatu eta isunen berri eman diete.

Denbora honetan jagole hauek pertsona “berrerorleak” identifikatuta dituzte, hau da, abisuak eman ezkero euren ohitura aldatu ez dituzten herritarrak. Gaurtik aurrera pertsona hauek isunak jaso ditzakete, horretarako jagoleek telefono bat izango dute eta hauetariko bat ikusiz gero Leioako udaltzainei deituko diete isuna berehala jartzeko.

Hau ekiditeko 1.653 eskutitz bidaliko dira Leioako etxeetara, txakurra erroldatuta dituzten etxeetara hain zuzen, honekin ohartarazita daude Udaltzaingoak isunak jartzen hasiko dela herriko berde guneen garbitasuna eta txukuntasuna mantentzeko.

Honetaz gain, berde gune hauetan 100 “bokadilo” berri jarriko dira kanpainaren jarrera berria erakusten dituztenak, eta hauek hiri altzariak bihurtzeko asmoz jarriko dira. Kanpainaren jarrera eta mezu berria zuzenagoa izateko eskutitz, folleto, bokadilo eta guzti kolore gorria izango du.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 485 kb)

Txartela (pdf, 168 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa