Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-07-24 Jaien txanda
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Berriro ere, San Juan jaiek balio izan dute udari ongi etorria emateko modu ezin hobean, musika, ikuskizun, lehiaketa eta Leioako jai giro onenarekin. Jaiek, gainera, jende gehiago batu dute: 2.000 baino gehiago jaitsieran eta 1.200 koadrilen bazkarian.

Zalapartaz aparte, bai leioaztarrek, bai ekaineko jaietan bisitatu gaituztenek, garbi utzi dute dibertimendua ez dela beti amaitzen atxilotu eta istiluekin. Aurtengo Leioako jaiak bikainak izan direla esan dezakegu, bertan egon direnen jarreragatik eta Leioako Udaltzaingoaren ondo antolatutako lan handiagatik.

Jaiekin uda heldu da, eta udarekin, oporrak. Atseden egun hauek, batzuentzat, arazo bat dira ezin dituztelako euren seme-alabak jagon lanean dauden bitartean. “Arazo” horretaz jabeturik, Udalak, urtero, udaleku desberdinak antolatzen ditu txikiek merezitako oporrez goza dezaten gurasoek, uztailean zehar, euren lan obligazioei ekiten dieten bitartean. Udalekuok aspaldi eskaintzen dira udalerrian , eta bertan, egunero, 3 eta 17 urte bitarteko 1000 ume baino gehiago dibertitzen dira.

Uztaila amaitzen ari den arren, uda luzea dugu aurretik oraindik. Beste gauza batzuen artean, gure auzo batzuen jaiak geratzen dira: Pinueta, Santi Mami, San Bartolome… Modu ezin hobea gure herriaz gozatzeko eta herriaren parte sentitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa