Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-20 Sentsazio gazi-gozoak
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Nahiz eta hilabete honetan, maiatzean, garaiari dagokion eguraldiaz ezin izan dugun ez gozatu ezta neguko arropa baztertu ere, maiatzak Leioan pozik utzi gaitu izan ditugun ekitaldi ezberdinei esker.

Alde batetik, Herrigune proiektuaren 12. urteurrenaren ospakizunak leioaztar talde handia batu zuen. Berauek kalean egondako jarduera ezberdinetan parte hartu zuten, esperientziak eta ezagutza konpartitzeko asmoz, eta horretaz gain, une atsegina ere bai. Geratze horretan argi geratu zen Leioa gero eta hurbilago dagoela Hezkuntza Hiria izatetik.

Beste alde batetik, Umore Azokak, berriro ere, herritarrok atzerriko eta Estatuko kale-saio eta komiko onenez gozatzea lortu zuen. Gure herrian, maila honetako gertakizun batez gozatzen jarraitu ahal izatea luxua da, leioaztarron eta hurbiltzen diren guztien gozamenerako. Euria izan arren, antolaketak koordinazio ezin hobea erakutsi zuen berriro, eta partaide guztiek beren lanak, gutxienez behin, aurkeztu ahal izatea lortu zen.

Baina guztia ez da ospatzea, arazoez ere jabetu gara, orain, inoiz baino hurbilago baititugu. Arrazoi horregatik, horretaz kontziente garelako, Udalaren Osoko Bilkuran ordezkaritza duten talde politiko guztiok elkartzea erabaki dugu, etxe-desjabetze kasuen jarduera protokoloa garatzeko. Gero eta hurbilago daukagun errealitatea da eta bere aurrean prest egon behar dugu gure auzotarren batek jasan behar badu, gure babesa ahalik eta handiena izan dadin. Defentsarik gabeko egoera horretan eragindako pertsonarentzat, normalean, familia eta lagunen bidea agortu da; horregatik, erakundeek, eta bereziki Udalak, oso adi egon behar dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa