Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-24 Topaketa; Hezkuntza Komunitatearen jaia
topaketa / topaketa

Datorren astean Leioak hainbat ekintza hartuko ditu bere kaleetan Hezkuntza Komunitatea garela azpimarratzeko eta ospatzeko. Topaketa izeneko ospakizun hau maiatzaren 2tik 8ra luzatuko da, eta egun hauetan hainbat ekintza desberdin izango dira leioaztar guztiei zuzendutakoak; hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak... Animatu zaitez, eta parte hartu!

Herrigune proiektuak 12 urte daramatza Leioan lan egiten Hezkuntza Komunitatea sortzeko gure udalerrian. Bide luze honetan egindako lana, eta oraindik egiteko dagoena laburtzeko eta herritarrei helarazteko monografiko berezia prestatu da eta etxeetara bidali da. Honetan hurrengo egunetan izango ditugun ekintzen berri ere ematen da.

Topaketa antolatzeko, beste askotan bezala, Leioak EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako laguntza izan du. Ekintza ugari antolatzeaz gain, hitzaldi garrantzitsu bat izateko aukera eman digu elkarlan honek, Framcesco Tonucci psikopedagogo ospetsua Leioan izatea. Tonucci “Umeen hiria” izeneko liburuaren egilea da eta Hezkuntza Komunitatearen filosofiaren sortzaile nagusia.

Gonbidatuta zaude, etor zaitez Topaketara eta parte hartu egizu!

Informazio gehiago:

Topaketa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa