Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-07 Leioarako Alkate berria Leioako Alkatea izateak modu bikoitzean harrotzen nau; alde batetik, leioaztar moduan eta bestetik emakume modura
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Nire lehen editorial honekin leioaztar guztiak agurtu nahi ditut. Gure azken Alkatea, Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko zuzendaria izatera pasa izan da, eta bere ordez, hemendik aurrera ni izango nauzue zuon Alkatea.

Leioako Alkatea izateak modu bikoitzean harrotzen nau; alde batetik, leioaztar moduan, nahiz eta adopziozkoa izan, eta bestetik, emakume modura, lehen emakumea naizelako herri honen Alkate izatera heldu dena.

Aurretik dagoen etapa berri honetan, Zinegotzi eta Alkateorde modura egindako sei urte eta gero, leioaztar guztien alde lan egingo dut, bai oposizioko taldeekin zein gainontzeko herritarrekin berba egiteko prest egongo naiz betiere, guztion artean Leioan dugun ongizatea mantendu behar dugulako, eta ahal izanez gero, hobetu.

Erronka berri honi denon artean, taldean, egin behar diogu aurre, nahiz eta ni denon buruan egon, Udalbatzako partaide guztiek zeresana dutela argi daukat, Gobernu Taldekoak izan ala ez, Leioa eta leioaztarren aldeko erabakietan denon iritzia garrantzizkoa dela uste dut. Horregatik, guztion partaidetza izango dudalakoan, hemen nauzue.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa