Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-12 Alkate berria du Leioak
alkates / alkates

Atzo ospatu zen Osoko Bilkuran Mari Carmen Urbieta Leioako Alkate berria izendatu zuen udalbatzak. Botazioa isilpekoa izan zen eta EAJ-PNV ren hautagaiak bederatzi boto jaso zituen.

2007. urtetik hona Leioako Alkatea izan den Eneko Arruebarrena Elizondok alkatetza utzi zuen pasa den astean Metro Bilbaoko zuzendaria izateko. Bere ordez, orain arte Hirigintzako zinegotzia izan den Mari Carmen Urbieta izango da Alkatea.

Mari Carmen Urbieta González: Trapagaranen jaio zen 1955eko uztailaren 19an. Leioan bizi da 1967tik. Ezkonduta dago, seme bat eta alaba bat dauzka.

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da EHU-UPVn; Kirol Medikuntzako masterra; eta Inguruarekiko Arreta eta Osasun Publikoari buruzko Masterra dauzka. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean lan egin zuen luzaroan, Ingurugiroko Osasuneko eta Osasun Publikoaren alorreko hainbat programatako arduradun. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro zuzendaria izan zen 1999 eta 2002 bitartean, eta aurretik, OSALANeko zuzendariordea izan zen. 2005 eta 2009 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren ardura izan zuen. Leioako Udalean Barne Araubideko arduradun izan
zen 2007tik 2009ra, eta gaur egun arte, Hirigintza, Etxebizitza, Obra eta Zerbitzuak; Mugikortasun eta Ingurugiro ataleko zinegotzi izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa