Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-03 Leioa, 486 urteko komunitate gaztea
eneko / enekio

Igaro den urriaren 31n 486 urte bete zituen Leioak. Egun horretan bertan, 1526an, Erandiotik askatu zen gure udalerria, Elizate independente izatera pasatu zen, eta eserleku eta boto eskubidea eskuratu zituen Gernikako Batzar Nagusietan, Bizkaiko legebiltzar subiranoa. Orduan lortu zuen Leioak adin nagusitasuna udal-esparruan eta bere erabakiak hartzeko subjektu aktibo bilakatu zen.

Baina udalerri bezala 486 urteko bizialdia izan arren, Leioa komunitate gaztea da. Gaztea da bere gizartearen egitura ere gaztea delako, pertsonak eta familiak, adin-piramidea, jaiotza tasa, haurtzaro indizea… datu horiek guztiak gure Lurraldearen batez bestekoaren gainetik. Beren aldetik, zahartze eta dependentzia indizeak nabarmen azpitik daude. Izan ere, datu horiek egiaztatzeko, udalerriko kale, plaza eta parkeetatik buelta bat ematea baino ez dago.

Gaur, udal aldizkariak lekua ematen die errealitate horrekin batera doazen ekintza eta neurriei: Herriguneren jarduerak, ikasketa komunitatea, Haurreskolen Partzuergo publikoen txikientzako plazak, Aterpe, Gaztegunea, Unibertsitateko Kuboa, familia orientaziorako zerbitzua, gazteenak heztea Internet eta sare sozialen erabileran, elkarbizitza eta Bakearen Kulturarako proiektuak, bizikleten mailegua edo Atala-Askartzako aterpetxea.

Leioa errealitate bizia da, aktibitatez gainezka dago, gure arduren munduan antzeman ahal ditugunak baino askoz aktibitate gehiago dauzka. Eta hala ere, hortxe daude, gure eskura, erabiltzeko, horiek ematen diguten zerbitzua hartzeko, gozatzeko. Egin dezagun.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa