Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Azaroaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Berdintasuna » Berdintasunerako Plana

Berdintasunerako Plana

Igualdad
Berdintasun Arloak aktiboki koordinatu du Berdintasunerako hiru planen martxan jartzea, EAEko Berdintasun Legearekin ados. Plan horietan, Udala eta Leioa eta herritarren garapenean lan egiten duten beste eragile sozial eta ekonomiko batzuk inplikatzen dituzten ekintzak eta programak jasotzen joan dira.

Leioako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak, 2013an landua, abiapuntu dauzka indarrean dagoen EAEko Plan Orokorreko printzipio eta estrategiak.

Plan hau egituratzen duten ardatzak hauek dira: EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO GOBERNANTZA, EMAKUMEAK AHALDUNTZEA ETA BALIOAK ALDATZEA, GIZARTE ANTOLAKUNTZA ERANTZUKIDEA, ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA.

Plan honen xede orokorra da genero ikuspegia sartzea udal kudeaketan, berdintasunerako tokiko politikak abiarazten, berdintasun formaletik haratago doazenak, benetako aukera eta emaitza berdintasuna bermatzeari begirakoak.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa