Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarra

Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarra

Mugikortasun Iraunkorraren Aste Europarra
Urtero, 2002az geroztik, Mugikortasunaren Aste Europarra antolatzen da irailaren 16tik 22ra bitartean, eta gaia mugikortasun iraunkorra da. Aurten, “Hobetu zure hiriko klima” lelopean, zenbait jarduera antolatu dira, herritarrak beren eguneroko lanean neurriak hartzera bultzatzeko.

Mugikortasunaren Aste Europarrak aukera ematen du neurri ugari hartzen hasteko, eta, era berean, plataforma ideala aurkezten du, bai tokiko agintariek zein erakunde eta elkarteek iraunkortasunaren aldeko neurriak har ditzaten:
  • Hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko politikak, ekimenak eta jardunbide egokiagoak sustatzea.
  • Herritarrek gaur egungo hiri-mugikortasunak ingurumenean eta bizi-kalitatean eragiten dituen kalteei buruz dituzten ezagutzak hobetzen laguntzea.
  • Partzuergoa aktiboak ezartzea tokiko eragileekin.
  • Kanpaina zabal baten parte izatea, helburu komuna partekatuz Europako beste hiri batzuekin.
  • Enfasia egitea hiri-garraio iraunkorreko politikak lortzeko tokiko konpromisoetan.
  • Neurri iraunkor berriak eta politika iraunkor berriak abian jartzea.

Lehenengo edizioan, Mugikortasunaren Aste Europarra ekimen benetan europarra izan zen: 21 herrialdetako 320 hirik hartu zuten parte, eta beste 111 hirik ekimena babestu zuten. Egun horretatik aurrera, ekimenaren gaineko kontzientziazioa haziz eta haziz joan da, eta, oraindik ekimenari buruzko ezagutza hobetu egin daitekeen arren, jendeak ekimenarekiko duen jarrera oso aldekoa da, izan ere, biztanleriaren %80 baino gehiago ekimenaren alde dago.

Halaber, herritar gehienentzat eraginkorra da Mugikortasunaren Aste Europarra antolatzea, ahalegin handiagoa egiteko hirietan autoa erabiltzeak eragindako eragozpenen kontra; are gehiago, gehiengo handi batentzat, ekimena sarriago egitea gustatuko litzaioke.

Erlazionatutako dokumentuak:

Programazioa

Jarduerak

Informazio gehiago:

www.bizkaia.ehu.es

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa