Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bizikidetza » Ikus-entzunezko Istorio Laburrak lehiaketa

"Ikus-entzunezko Istorio Laburrak Elkarbizitzarako" Lehiaketa

"Ikus-entzunezko Istorio Laburrak Elkarbizitzarako" Lehiaketa
Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak “Ikus-entzunezko istorio laburrak elkarbizitzarako” Lehiaketa iragarri du 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Parte-hartzaileek, 3 edo 4 laguneko taldeetan, ikus-entzunezko lan labur bat egingo dute, istorio labur bat, gehienez 1 minutu iraungo duena. Gaia mezu alternatiboak sortzean datza, hain zuzen ere, gure gizarteko zenbait talde edo kolektibo diskriminatzen dituzten aurreiritzi eta estereotipoak desegin edota hauei aurre egingo dieten mezuak.

Irailaren 25ean 3 orduko tailer bat egingo da Leioako Gaztegunen, grabaziorako ideiak, tresnak eta trikimailuak eskaintzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenei. Parte hartzea borondatezkoa da. Informazio hau eta beste zenbait xehetasun garrantzitsu eskuratzeko lehiaketaren inguruan eta grabatzeko tresna eta tekniken inguruan, ondoko dokumentu hauetara jo dezakezu.

Animatu eta lehiatu! Ordenagailu eramangarri bat edo tablet bat irabaz dezakezu!

Lehiaketako dokumentuak:

Kartela lehiaketa

Flyerra lehiaketa

Lehiaketaren oinarriak

Izen ematea

Ustiapen-eskubideen lagapena

Adingabearen irudia baimena


Beste tresna eta baliabide interesgarri batzuk:

Grabaketa eskuliburua

Tresnak eta aplikazioak

Aurreiritziak eta estereotipoak


Bideoen adibide batzuk:


Zurrumurruen aurkako mikro-kontakizunak, Bilbo

https://vimeo.com/album/3505742

Zurrumurruen aurkako Ikus-entzunezkoen tailerreko partaideek egindako mikro-bideoak, Begoña, Errekalde, Uribarriko Gazteguneetan eta Ur-arte Kultur Elkartean, Bilboko Udalaren Zurrumurruen aurkako proiektuaren barnean.

Hiyab

https://www.youtube.com/watch?v=1OTcXyEhr_o

Belo islamiarraren (hiyab) erabilera ikastetxeetan onartu edo ez planteatzen duen film laburra.

Gris

https://www.youtube.com/watch?v=yEAB-2rLO1A

Gure arraza alde batera utzita, guztiok komunean ditugun gauzei buruzko film laburra.

Lagunek bullyinga gelditzen dute

https://www.youtube.com/watch?v=5aZkk2iUY2k

Kanpaina suediarra eskoletan bullyinga edo diskriminazioa ezabatzeko.

Yo no soy trapacero

https://www.youtube.com/watch?v=07AOykW9KxI

“Yo no soy trapacero”, bertan salatzen da hizkuntza espainiarraren Hiztegian diskriminatu eta estigmatizatu egiten direla ijitoak, “trapacero” hitzaz definitzen dituelarik.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa