Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » biziLEIOAbiziz

biziLEIOAbiziz

Bizikleten mailegu automatizatua

biziLEIOAbiziz
biziLEIOAbiziz Leioako bizikleten mailegu automatizaturako sistema da.

Zerbitzu honi esker, zure udalerritik modu erraz eta iraunkorrean mugitzeko aukera izango duzu, ingurumena errespetatuz, eta zeure erritmoan, egun osoan.

Garraiobide iraunkorra da, eta, berari esker, metroa bezalako beste garraiobide batzuetara hurbildu ahal izango zara.

Zerbitzua zelan erabili

Zatoz zure txartel elektroniko pertsonalizatuarekin udalerrian jarritako mailegu automatizatuko edozein gunetara: Leioako metro-geltokira, Lamiakoko metro-geltokira, Sakoneta kiroldegira eta Artatza kalera.

Jarri txartela informazio-guneko irakurgailuan, eta sartu zure PIN kodea. Aukeratu nahi duzun bizikleta, eta atera ezazu bankadatik minutu bat igaro baino lehenago.

Ordubetez erabili ahal izango duzu, eta, gero, edozein mailegu-gunetan utzi beharko duzu. Bertan uzten duzunean burrunbatxo bat entzun beharko duzu; soinu horrek esan nahi du bizikleta behar bezala itzuli duzula.

Nahi bezain beste aldiz egin dezakezu gauza bera (mailegu baten eta bestearen artean hamabost minutuko tartea utzita, betiere).

Leioako erabiltzaileek bereiz­ketarik gabe uztartu ahal izango dituzte biziLEIOAbiziz zerbitzuko bizikletak eta Getxoko mailegu-zerbitzuetakoak, alokairu-sistemaren erabilera partekatua eta bizikleta erabiltzeko aukera ematen duen akordioari esker.

Zerbitzua goizeko 06:45ean hasi eta gaueko 21:00etan amaitzen da. Azken mailegua 20:30ean egin daiteke, eta zerbitzua amaitu aurretik itzuli behar da (ondoren itzuliz gero, erabilera-arauetan finkatutako isuna jarriko litzateke).

Zelan eman alta zerbitzuan

Informazioa eskatu eta txartel elektronikoa egiteko beste bi modu ere badaude: 900 840 345 doako telefonora deituta (asteko egun guztietan, 07:00etatik 21:00etara), eta, edozein unetan, www.biziprest.com/bizileioabiziz webgunearen bitartez.

Aipatutako edozein bide horietakoren batetik eskaera eginda, egun batzuen buruan etxera bidaliko dizugu, eta, une horretatik aurrera, bizikleten mailegu automatikoko zerbitzua erabili ahal izango duzu.

Altako kuotak erabiltzaileentzat

Leioako udalerrian erroldatuta bazaude, zerbitzu hau urte osoan erabiltzeagatik 10 € ordaindu beharko dituzu. Ez bazaude Leioan erroldatuta eta urte osoan erabili nahi baduzu, 20 € izango dira.

Bisitan etorri bazara edo zerbitzua aldi batez erabili nahi baduzu, egun osorako izan dezakezu bizikleta bat 2 €-ren truke, aldez aurretik kreditu-txartelarekin ordainduta informazio-guneetan.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa