Behargintza Leioa
Behargintza Leioa Zentrua, herri garapen ekonomikorako Bizkaiko Foru Aldundia-Lan eta Trebakuntza Sailak, EUDEL, BBK Gaztelanbidean eta Leioako Udalak egindako apostu bat dugu.
Herri garapenerako sortutako hurbileko egitura bat izanik, trebakuntza, enplegua, enpresak sortzea, herri merkataritza, eta edozein tamainako herriko enpresen aldeko ekintzak bultzatzen arituko gara, Leioa denon kontua dela aurrez aurre izanik eta bertatik, herrikide guztiekin lan egitearen garrantzia azpimarratuz, dena ere geraldi ekonomikoaren aurka egiteko.
Gure estrategiak:
- Herri agente guztien ahaleginak bateratu.
- Lana sortu.
- Enpresa eta ekonomi aukera berriak bilatu.
- Herri ekonomiaren sektore desberdinak bultzatu.
- Herrik garapenean informazio teknologiek duten garrantzia aintzat eduki.
- Herri agenteak suspertu, beraien esku, makina bat tresna jarriz.
Auzolan Programa
Beste behin ere, Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailarekin batera eta Europako Gizarte Fondoaren %50eko diru laguntzarekin, Auzolan Programa jarri du martxan, EGF 2007-2013 Programa Eragilearen barruan kokatutakoa.
Aurten, Auzolan programa honek 16 pertsonei lan egiteko aukera eta prestakuntza emango dizkie. Pertsona hauek gizarte bazterketaren arriskuan dira, oinarrizko errentaren jasotzaileak dira edota errenta hau jasotzen duen familia baten kide dira. Giza erabilgarritasuna duen lanpostu baten aritzeko prestakuntza saioak jasoko dituzte pertsona hauek, eta honen ondoren, benetazko enpresetan praktikak egingo dituzte denbora partzialeko dedikazioan, lanbide desberdin bitan: hirugarren eta laugarren adineko laguntzailea, eta ,bestalde, hiri begiraleak.