Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Aste Berdea

Ingurugiroaren Nazioarteko Eguna

BIOLeihoa

Hiritarren lurrarekiko eta ingurugiroarekiko konpromezua ikusaraziko duen ekintza sinboliko ttiki bat proposatzen dizuegu Aste Berdearen harira: hartu kartel/eskuko programa hau, eta zure etxeko leihoan, balkoian, erakusleihoan… kokatu, gehien ikusten den lekuan!

Hemen hainbat marrazki jaits ditzakezu:

Kartela

Marrazkiak

Zure leiho apainduaren argazki bat bidaltzen badiguzu asteberdea@herrigune.org helbidera maiatzaren 23 eta 27a bitartean, bizikleta elektriko baten zozketan sartuko zara. Apaindu zure leihoa Aste Berdeko kartelarekin eta lore, margo, errotatxo… nahi duzun guztiarekin. Materialen bat behar izanez gero, deskargatzeko zenbait plantila aurki ditzakezuhementxe. Baina aurtengo leloarekin zerikusia daukan bestelako argazki-ideiaren bat baldin badaukazu, hura ere bidali dezakezu. Ez ahaztu bertan zure datuak jartzea!: izendeiturak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Zozketa ekainaren 4an 18:30etan ospatuko dugu Ondizen, eta jasotako argazkiak webgune honetan bertan eskegiko ditugu. Ondo pasa eta zorte on!

Auzolan

Auzolana, lanen bat egiteko dauzkan eskuak baino gehiago behar dituen pertsona edo taldeari dagokion jarduera da. Auzolana bere ingurunea eraiki eta zaindu nahi duen komunitatearen zati horren beharra jaso ahal izatea da, detaileak zainduz. Proiektua ingurukoekin batera egin ahal izatea, prozesua kontrolatuz, elkartasunez eta modu arduratsuan aurrera atereaz. Pertsona edota auzoen arteko harreman loturak eraikiz. Gure historia eta taldeidentitatearen parte diren egiteko moduak berreskuratuz. 

Topagune bat sustatuz, jarduera hau errealitate eraldatzailea bilakatuz. Azken bi urteotan auzolan bana jarri dugu martxan Udaletik, 2009an Pinuetan eta 2010ean Kurkudi parkean. 2011 honetarako gure asmoa beti sinistu dugun horren alde egitea da: Auzolana komunitateari dagokiola, auzoari, alegia

Hori dela eta, www.herrigune.org webgunean Auzolana aktibatzeko espazio bat irikiko dugu. Zure auzoan Auzolana egitea ondo legokeela baderitzozu, partaidetza@herrigune.org helbidera idatz dezakezue, edo telefonoz deitu 94 402 97 80 zenbakira Solasgunez galdetuz; orain Auzolana zuon eskuetan dago

Kanpaketa

Asteburua partekatzera eta gurekin parte har-tzera animatuko diren Leioako familia guztiekin egingo den V. Kanpaketa da hau. Jolas, solas, sortu eta hausnar egingo dugu.

Guztion artean, honakoak kudeatuko ditugu: daukaguna, egin behar dena eta egin nahi duguna. Bizikide izan eta partekatzeko espazioa da.

Ez zaitez alferra izan! Anima zaitez eta goza ezazu zure auzokideekin kalitatezko giza eta hiri-inguruneaz. Biodibertsitatea gutariko bakoitzak ekartzen dugun aberastasuna da.

Informazio gehiago:

Herrigune Leioa

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa