Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Berdintasuna » Eraso matxistarik gabeko jaiak

Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria

Eraso matxistarik gabeko hiria
Jaiak pertsona guztientzako lekua dira, adin eta baldintza guztietakoak, eta guztiek berdintasunez eta indarkeriarik gabe gozatzea bermatu behar da.

Erasoa beti da erasotzailearen erantzukizuna.

Emakumeek eskubidea dute jaiak nahi duten moduan gozatzeko. Hori egiteko moduetako batek ere ez du inoiz eraso bat justifikatzen, ezta haien portaerek edo egoerek ere.

ERASO BAT GAUZATZEN ARI DELA USTE BADUZU

  1. Neskarengana hurbil zaitez eta ondo dagoen edo laguntzarik behar duen galde iezaiozu.
  2. Neska arriskuan dagoela uste baduzu, deitu UDALTZAINGOAri (94 400 80 21) edo SOS DEIAK/ERTZAINTZAri (112)..

NESKA BAT HURBILTZEN BADA ETA JAZARTZEN ARI ZAION MUTIL BAT EDO MUTIL TALDE BAT DAGOELA ESATEN BADIZU

  1. Erasotzailearengana hurbil zaitez, ahal izanez gero lagunduta, eta eskatu alde egiteko eskatu.
  2. Urrundu erasotzailea biktimarengandik.
  3. Erasotzaileak bere jarrera mantentzen badu, joateari uko egiten badio edo indarkeriarekin jokatzen badu, egoera bortitzak saihestu eta Leioako Udaltzaingoari (94 400 8021) edo SOS Deiak/Ertzaintzari (112) dei iezaiozu.
  4.  Taberna edo txosna batean bazaudete, barrara jo musika kentzeko eta argiak pizteko. Horrela, lokal osoak jakingo du zer gertatzen ari den.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa