Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2017ko Abuztuaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Udaletxean

Udaletxean

Udaletxean

Zer da Udaletxean?

Udaletxean herritarrentzako karpeta bat da. Honen bitartez, tramiteak egin ahal izango dituzu Leioako Udalarekin, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan, eta etxetik bertatik. Udalaren webgunera sartuz, tramite ugari egin ahal izango dituzu, Udaletxera joan beharrik gabe.

Zein tramite egin daitezke?

Udaletxean ekimenaren bidez, hainbat udal tramite egin ditzakezu, eta aurrerantzean gehiago egiteko aukera egongo da, on-line erako Udal oso-osoa lortu arte.

Udaletxean ekimenak aukera ugari eskaintzen dizkizu. Besteak beste, honakoak egin ahal izango dituzu:

- Errolda-paper indibidual edo kolektiboa JAITSI.
- Ordainagiriak edo helbide fiskaleko aldaketak ESKATU.
- Ordainketa-gunera ZUZENEAN SARTU ahal izango zara.

Nola sartu Udaletxean ekimenera?

Herritarrentzako karpetara sartu ahal izateko, ziurtagiri elektronikoa behar duzu; hau da: NAN elektronikoa, ONA txartela edo IZENPE ziurtagiria.

Lasterbidea


Oraindik ziurtagiri elektronikorik ez baduzu eta udalerrian erroldatuta bazaude, PIN bat eskatu dezakezu, eta, horrekin, on-line erako tramite gehienak egin ahal izango dituzu.

Alta egin

Nola lortu PINa?

PINa on-line eskatu behar duzu, Udaletxean ekimenaren atalera sartuz, Udalaren webgunearen barruan. Eskatu ostean, Udaletxera joan beharko duzu, eta, NANa aurkeztuta, zure PIN pertsonala jasoko duzu. Ezin baduzu Udaletxera joan, baimena eman ahal izango diozu konfiantzazko norbaiti, zure PINa jaso dezan. Horretarako, webgunean aurkituko duzun baimena bete eta sinatu beharko duzu, besterik ez.

Informazio gehiago

Liburuxka

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa