Udal gainbalioaren gaineko zerga honek hiri-lurrek zerga-aldian (eskuratzen denetik eskualdatu arte) izandako balio gehikuntza zergapetzen du. Zerga-aldia 20 urtekoa izango da gehienez.
Izapidetzeko lekua
Gainbalioaren gaineko Zerga
Udaletxeko 1. solairua
Elexalde auzoa, 1
48940 Leioa Bizkaia
Higiezinen bat eskualdatzen edo oinordetzen dutenak edo horren gainean eskubideren bat dutenak.
Nork ordainduko du zerga
Eskualdatzaileak, baldin eta kostu bidez eskualdatu bada (SALEROSKETA).
Eskuratzaileak, baldin eta jabaria eskualdatzean irabazteko xedeekin egin bada (DOHAINTZA).
Eskaerak egiteko epeak
Inter vivos eskualdatzeak: 30 astegun, eskualdatzen denetik aurrera. Mortis causa eskualdatzeak: Urtebeteko epea, heriotzatik aurrera.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskualdatzearen zioa azaltzen duen agiri publikoa (salerosketa-eskritura, dohaintza, epai judiziala…).
Agiri publikoan zehazki agertu ezean:
Eskualdatzaileak eta eskuratzaileak identifikatzeko agiria (NAN, IFK…).
Eskualdatuko diren higiezinen katastroko erreferentzia.
Ordaintzeko epea
Hilabete, zergaren likidazioa jasotzen denetik aurrera. Likidazio-inprimaki horretan, ordainketa aipatutako epean eta lekuetan egiteko behar beste informazio agertzen da.
Hobariak
Heriotza dela eta, ondorengoen edo adoptatuen, ezkontide edo izatezko bikoteen eta arbasoen eta adoptatzaileen aldeko eskualdatzean zergaren %100eko hobaria jasoko da.
Gainbalioaren gaineko Zergaren kontsultarako aurrerabidea
Kontsultaren helburua da etorkizunean zergaren subjektu pasiboa izanez gero edo itun pribatuaren arabera zerga-kuota nork bere gain hartuz gero, horrek eragingo lukeen zerga-kuotaren gaineko informazioa izatea.
Kontsulta-eskabidea zergapeko egitatea gertatu aurretik baino ezingo da egin.
Aurkeztu beharreko agiriak
1. Aurreko eskualdatzea jasotzen duen agiriaren kopia.
2. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren fotokopia.