Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2012ko Otsailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » TMIZ » Izapideak eta kudeaketak

Ogasuna eta Ondarea

TMIZ - Izapideak eta kudeaketak

Izapidetzeko lekua:

Ibilgailuen gaineko Zerga
Udaletxeko 1. solairua
Elexalde auzoa, 1
48940 Leioa Bizkaia

Pinuetako bulego deszentralizatua
Lapurdi, 3
48940 Leioa Bizkaia

Arloarekin harremanetan jartzeko:

Tfnoa.: 944 008 027
Faxa: 944 008 012
Helbide elektronikoa: ibilgailuak@leioa.net


Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren urteko errolda

Zerga-errolda urtero prestatzen da, eta, bertan, erroldatutako ibilgailu guztien zerrenda jasotzen da, bai eta Trafiko Buruzagitzak emandako altak, bajak eta aldaketak ere; horiek ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera izaten dituzte ondorioak.

Urteko zerga kobratzeko borondatezko epea urteko lehenengo eta bigarren hiruhilekoaren arteko epe-tartea da; herritarrei epe horren berri dauden baliabideen bidez eman ohi zaie, besteak beste udalerriko atari guztietan bandoak jartzen dira.

Udalak, ordainagiria banku-kontuan helbideratuta ez dutenentzat, urteko zerga ordaintzeko inprimakia eskuragarri jartzen du; inprimaki horrek aipatutako borondatezko epean ordainketa egiteko behar beste informazio jasotzen du.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren banku-helbideratzea

Ibilgailuen zerga-erroldan dauden ibilgailuen urteko ordainagirien aldizkako ordainketa:

Deskargatu



Matrikulazio berriak. Altak

Hartzaileak

Ibilgailua beren izenean matrikulatuko duten pertsona fisiko zein juridikoak.

Eskaerak egiteko epea

Trafiko Buruzagitzan matrikulazioa egin aurretik.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 1. Matrikulatuko den ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • 2. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-agiria, NAN, IFZ.

Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja emandako ibilgailuentzako Ibilgailuen gaineko Zergaren zenbatekoa itzultzea

Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja emandako ibilgailuek zergaren zenbatekoa itzultzeko eskubidea dute, baja ematen denetik aurrerako zenbatekoa. Hiruhilekoka itzuliko da, eta ibilgailua Trafiko Buruzagitzan altan egon ez den hiruhilekoen zenbatekoa itzuliko da.

Minusbaliatuak Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuestea

Salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatuta dauden eta, aldi berean, berek bakarrik erabiltzeko diren ibilgailuak; hori dela eta, ezingo da aldi berean ibilgailu bat baino gehiago salbuetsi.

Ibilgailu guztiek 14 Zaldi Fiskal baino gutxiago izan behar dute.

Eta, honetaz gain, eskatzailea talde hauetariko baten barruan kokatuta izan behar da:

- %33 eta %65eko minusbalioaren artean kokatzen diren pertsonak, eta mugikortasun baremoko B edo C letretan kokatuta direnak.

- Mugikortasun baremoko D-E-F-G-H letretan 7 puntu edo gehiago dutenak.

- %65eko minusbalioa edo gehiago duten pertsonak.

14 CF baino gehiago izan ditzaketen ibilgailuen kasua.

- Mugikortasun baremoaren A letran sartuta dauden eta %33tik gorako minusbaliotasun maila duten pertsonak, betiere, ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 1. Foru Aldundiak minusbaliotasun-maila egiaztatzeko emandako agiriaren jatorrizkoa eta fotokopia (jatorrizkoa itzuli egingo da).
  • 2. Zirkulazio-baimenaren fotokopia eta salbuetsiko den ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
  • 3. Zinpeko aitorpena: Deskargatu
  • 4. Eskabide orokorra: Deskargatu

Aurkezteko lekua

Erregistro Nagusia
Elexalde auzoa 1, beheko solairua
49040 LEIOA BIZKAIA
Tfnoa.: 944 008 020
erregistro@leioa.net


Ibilgailua ordeztu aurretik, minusbaliatuak zerga-salbuespena izatea

Aurretik udalarekin erabakitako zerga-salbuespena duten ibilgailuen titularrek ibilgailua ordeztekotan, salbuespena ibilgailu berrira aldatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute udalean, bai eta honako agiriak ere:

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 1. Foru Aldundiak minusbaliotasun-maila egiaztatzeko emandako agiriaren jatorrizkoa eta fotokopia (jatorrizkoa itzuli egingo da).
  • 2. Zirkulazio-baimenaren fotokopia eta salbuetsiko den ibilgailu berriaren ezaugarri teknikoak.
  • 3. Zinpeko aitorpena: Deskargatu
  • 4. Eskabide orokorra: Deskargatu

Aurkezteko lekua

Erregistro Nagusia
Elexalde auzoa 1, beheko solairua
49040 LEIOA BIZKAIA
Tfnoa.: 944 008 020
erregistro@leioa.net


25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten ibilgailuei zergaren hobaria ematea

Udalak %100ean emango du zergagatiko hobaria, baldin eta ibilgailuek, fabrikatu edo matrikulatu zirenetik, 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna badute. Udalak, Trafiko Buruzagitzak emandako matrikulen gaineko informazioaren bidez, administrazioaren kabuz emango du hobaria; hala ere, eskubidea izanez gero eta horrela adierazi ezean, eska daiteke.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • 1. Zirkulazio-baimenaren fotokopia eta 25 urte baino gehiagoko antzinatasuna duen ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
  • 2. Eskabide orokorra: Deskargatu

Aurkezteko lekua

Erregistro Nagusia
Elexalde auzoa 1, beheko solairua
49040 LEIOA BIZKAIA
Tfnoa.: 944 008 020
erregistro@leioa.net


Zergaren hobaria familia ugariei

Zergako kuotan %50eko hobaria izango dute ibilgailuen titulartasuna familia ugariko kideetako batek duen ibilgailuek, indarrean dagoen legediaren arabera, 4 seme-alaba edo gehiago dituzten familia ugaria baldin bada. Hobaria ibilgailu bakarrari ezarriko zaio familia ugari bakoitzeko, eta titularrak kontzeptu berberarengatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria lortu badu bakarrik ezarriko da, alokairuan bizi eta etxebizitza baten jabea ere ez dela egiaztatu ezean. Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa