Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2012ko Otsailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » EIOZ » Izapideak eta kudeaketak

Ogasuna eta Ondarea

EIOZ - Izapideak eta kudeaketak

EIOZ udalari eskatu beharreko eta udal erabakiaren bidez eman beharreko obra-lizentzia behar duten eraikuntzak, instalazioak eta obrak zergapetzen dituen zerga da.

Hartzailea

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabeak. Eraikuntza, instalazio edo obraren gastu edo kostuak ordaintzen dituena hartuko da jabetzat, horiek jasotzen dituen higiezinaren jabea izan zein ez.

Zenbatekoa

Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eraginkorrari %5eko zerga-tasa aplikatu ohi zaio. Obrak gauzatzeko aurrekontua izango da kostu hori, eta kontzeptu horren barruan ez dira BEZa, profesionalen ordainsariak, ez eta enpresaren irabazia ere sartuko.

Ordaintzeko epea

Hilabete, zergaren likidazioa jasotzen denetik aurrera. Likidazio-inprimaki horretan, ordainketa aipatutako epean eta lekuetan egiteko behar beste informazio agertzen da.

Hobariak

  • 1. %50eko hobaria etxe partikularretan egindako eraikuntza, instalazio eta lanetan, baldin eta aurrekontua 6.010,12 eurotik beherakoa bada.
  • 2. %95era bitarteko hobaria, zirkunstantzia sozial, kultural eta historiko-artistikoek edo enplegua eta ostatua sustatzeko zirkunstantziek eraginda, interes bereziko edo udal erabilgarritasunekotzat aitortutako eraikuntza, instalazio eta lanetan.
  • 3. %50era arteko hobaria babes publikoko etxebizitzei dagozkien eraikuntza, instalazio eta obretan, eta %95era artekoa, etxebizitza horiek etxebizitza sozialen kalifikazioa badute.
  • 4. %50eko hobaria Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikuntzan.
  • 5. %90eko hobaria minusbaliotasunen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak ahalbidetuko dituzten eraikuntza, instalazio eta lanetan eta igogailuen instalazioan; hobaria xede horretarako erabilitako zenbatekoaren gainean baino ez da aplikatuko, betiere, lanak ez badaude obra berriko proiektu baten barruan eta era independentean egiten badira.

Zergaren likidazioaren gaineko oharra

Zerga honez gain, udalak emandako obra-lizentzia guztiek hirigintza-lizentzia emateagatik dagokien tasa ordaindu beharra dakarte; gaur egun, zenbateko hori eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu osoaren %0,5 izango da.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa