OHZ - Izapideak eta kudeaketak
BIZKAIKO FORU ALDUNDIArekin hitzarmena sinatu da, zerga hau eta Estolderia Tasa (OHZrekin lotuta dagoena) kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzeko. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio altak eta bajak izapidetzea, errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea, zergak borondatezko epean kobratzea, espedienteak ebaztea eta bidegabeko sarrerak itzultzea.
OHZren hobaria, familia ugarientzat
Familia ugariek, ohiko bizileku duten higiezinari dagokionean, OHZren kuotan %30eko (3 seme-alaba dituzten familiak), % 40ko (4 seme-alaba dituzten familiak) edo %50eko (4 seme-alaba baino gehiago dituzten familiak) hobaria izango dute. Etxebizitzaren katastro-balioa ezingo da 13.122 eurotik gorakoa izan.
Aurkeztu beharreko agiriak
- 1. Hobariaren eskabide-orria: Deskargatu
- 2. Higiezinaren titulartasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
- 3. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria.
- 4. Familia ugariaren titulua, Bizkaiko Foru Aldundiak (Gizarte Ekintza Sailak) emandakoa.
Aurkezteko epea
Urteko lehenengo hiruhilekoa, betiere Bizkaiko Foru Aldundiak errolda prestatu aurretik.
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren banku-helbideratzea
Helbideratze-inprimakia
Aurkezteko lekua
Udal Bilketa
Elexalde auzoa 1, beheko solairua
49040 LEIOA BIZKAIA
Tfnoa.: 944 008 032
bilketa@leioa.net
Itzuli