Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Udal izapideak

Udal izapideak

Atal honetan udalerriaren esparruan izapidetzen diren prozeduretarako Udalean erabiltzen diren agiri ereduak aurkituko dituzu.

Erabiltzaileak interesatzen zaion agiria inprimatu, bete eta Udalera bidali ahal izango du.

Oraindik ez da ezarri agiriak posta elektronikoaren bidez formalki bidaltzeko prozedura, baina gai honi buruzko erabakia laster hartuko da eta web orri honetan agiriak bidaltzeko helbidea ipiniko da.

Udal honen posta helbidea honako hau da:

Leioako Udaletxea
Elexalde auzoa, 1
48940 - Leioa

Azkenik, adierazi beharra dago atal honetako agiri-ereduetan eskatutako datu guztiak eman behar direla, nahiz eta, nahi izanez gero, beste datu batzuk ere eman daitezkeen. Bestalde, udal honetara bidalitako agiriak Estatuaren Administrazio Orokorraren edo Autonomia Erkidegoaren edozein administrazio organotako erregistroetan ere aurkez daitezke; baita Posta bulegoetan ere, baina kasu honetan azala irekita, idazkian aurkezpen data ezarri ahal izateko.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa