Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » TMIZ » Azalpen laburra

Ogasuna eta Ondarea

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga - TMIZ

Zer da trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga?

Horrelako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalak kudeatzen du zerga hori, Trafiko Buruzagitzak ematen dion informazioaren arabera.

Nork ordaindu behar du?

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titularra denak. Automobil berria erosten den urtean, matrikulazioa egin aurretik ordaindu beharko da zerga. Urtean zehar egindako titulartasun edo helbide aldaketek ez dute eraginkortasunik izango hurrengo urtera arte. Erabilitako ibilgailua erosten bada, urtarrilaren 1ean titularra denak ordainduko du urte horretako ordainagiria.

Zein udaletan ordaindu behar da?

Ibilgailuaren zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalean.

Eta titularra ez bada bizi zirkulazioko baimenean azaltzen den helbidean?

Zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

Eta beste udalerri batean erroldatzen bada?

Zirkulazioko baimenean azaltzen den helbidea aldatu ez badu Trafiko Zuzendaritzan, beste udalerri batean azaldu arren, zirkulazioko baimenean azaltzen den helbideari dagokion udalerrian ordaindu beharko du zerga.

Eta ibilgailua saldu badu

Saldu badu baina ez badu aldaketa Trafiko Zuzendaritzan tramitatu, titular berak jarraituko du ordainagiria jasotzen.

Trafiko Zuzendaritzan tramitatu badu aldaketa, hurrengo urtean egingo da zergaren aldaketa.

Eta automobila ezin bada erabili, utzi badu edo desegiteko tokira eraman badu?

Urteko ordainagiria ordaintzen jarraitu beharko du, Trafiko Zuzendaritzan baja tramitatu arte. Hori egindakoan, urtea amaitu arte geratzen diren egutegiko hiruhilekoei dagokien zatia itzuliko dio Udalak (baja eman den eguna zenbatu gabe).

Nor dago salbuetsita?

Besteak beste, salbuetsita daude mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak eta minusbaliodunen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko diren ibilgailuak.

Nork jasotzen ditu hobariak

1- Kuotaren %100eko hobaria dute gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek, egin ziren egunetik zenbatzen hasita edo, hori jakin ezean, lehenengoz matrikulatu zirenetik aurrera zenbatzen hasita.

2- Zergako kuotan %50eko hobaria izango dute ibilgailuen titulartasuna familia ugariko kideetako batek duen ibilgailuek, indarrean dagoen legediaren arabera, 4 seme-alaba edo gehiago dituzten familia ugaria baldin bada. Hobaria ibilgailu bakarrari ezarriko zaio familia ugari bakoitzeko, eta titularrak kontzeptu berberarengatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobaria lortu badu bakarrik ezarriko da, alokairuan bizi eta etxebizitza baten jabea ere ez dela egiaztatu ezean.

Nola eta non ordaindu behar da?

Ahal dela, ordainagiria edozein bankutan helbideratuta.

Ordainketa helbideratu nahi ez baduzu, edozein banku-bulegotan ordaindu ahal izango duzu ordainagiria, Udalak borondatez ordaintzeko iragarriko duen epearen barruan.

Halaber, Udal Diruzaintzan ere ordaindu ahal izango duzu ordainagiria.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa