Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2012ko Otsailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » EIOZ » Azalpen laburra

Ogasuna eta Ondarea

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga - EIOZ

Zer da EIOZ?

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga udal zerga da, eta obretako lizentzia edo hirigintzako lizentzia eskuratu behar duten eraikuntza, instalazio eta obrak zergapetzen ditu, lizentzia hori jaso zein ez, baldin eta lizentzia ematea zerga ezarri duen Udalari badagokio.

Nork ordaindu behar du?

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabeak. Eraikuntza, instalazio edo obraren gastu edo kostuak ordaintzen dituena hartuko da jabetzat, horiek jasotzen dituen higiezinaren jabea izan zein ez.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?

Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eraginkorrari %5eko zerga-tasa aplikatuta.

Obrak burutzeko aurrekontua izango da kostu erreal eraginkorra, eta kontzeptu horren barruan ez dira BEZa, profesionalen ordainsariak ez enpresaren irabazia sartuko.

Hobaririk al dago EIOZan ordaindu beharreko zenbatekoan?

Bai, honako hauek daude:
  • 1. %50eko hobaria etxe partikularretan egindako eraikuntza, instalazio eta lanetan, baldin eta aurrekontua 6.010,12 eurotik beherakoa bada.
  • 2. %95era bitarteko hobaria, zirkunstantzia sozial, kultural eta historiko-artistikoek edo enplegua eta ostatua sustatzeko zirkunstantziek eraginda, interes bereziko edo udal erabilgarritasunekotzat aitortutako eraikuntza, instalazio eta lanetan.
  • 3. %50era arteko hobaria babes publikoko etxebizitzei dagozkien eraikuntza, instalazio eta obretan, eta %95era artekoa, etxebizitza horiek etxebizitza sozialen kalifikazioa badute.
  • 4. %50eko hobaria Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikuntzan.
  • 5. %90eko hobaria minusbaliotasunen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak ahalbidetuko dituzten eraikuntza, instalazio eta lanetan eta igogailuen instalazioan; hobaria xede horretarako erabilitako zenbatekoaren gainean baino ez da aplikatuko, betiere, lanak ez badaude obra berriko proiektu baten barruan eta era independentean egiten badira.

Nola tramitatzen da zerga hori?

Lizentzia ematen denean behin-behineko likidazioa egiten da, aurkeztu den proiektua aztertuz. Eraikuntza, instalazio edo obrak egin ostean, horien kostu erreal eraginkorra aztertuta, bidezko behin betiko likidazioa egingo du Administrazioak.

Nola eta non ordaindu behar da?

Udal Diruzaintzan edo erakunde laguntzailea den edozein banku-bulegotan ordainduta, likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan.

Zer gertatuko da likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epeetan ordaindu ezean?

Udalaren Bilketa Sailak betearazpen espedientea irekiko du; halaber, zordunaren ondarea bahitu ahal izango da eta, horrela, ordaindu ez diren ordainagiriak kobratu.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa