Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Izapideak eta kudeaketak » Ogasuna eta Ondarea » Zergak » OHZ » Azalpen laburra

Ogasuna eta Ondarea

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - OHZ

Zer da OHZ?

Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (antzinako kontribuzioa) ondasun higiezinen jabetza zergapetzen du, bai eta horien usufruktu eta azaleren eskubide errealak eta horien gaineko emakidak ere.

Nork ordaindu behar du?

Urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean jabetzaren, eskubide errealaren edo emakidaren titularra denak. Urtean zehar egindako titulartasun aldaketek ez dute eraginkortasunik izango hurrengo urtera arte.

Nola kalkulatzen da ordaindu beharreko zenbatekoa?

Zerga-tasa aplikatuta ondasunaren katastroko balioari.

Katastroko balioa lurzoruaren eta horren gainean egindako eraikinen balioen batura da. Hori ezartzeko, merkatuko balioa hartzen da erreferentzia gisa. Udal bakoitzak onesten du zerga-tasa. %3ko muga dauka hiri-ondasunetarako eta %1,5ekoa landa-ondasunetarako; halaber, Udalak, bereizitako tasak ezar ditzake hiri-ondasun higiezinetarako (egoitzazko erabilera dutenetarako izan ezik), euren erabilera kontuan hartuta.

Hobaririk al dago OHZan ordaindu beharreko zenbatekoan?

Bai, honako hauek daude:
  • 1. Babes ofizialeko etxebizitzek kuotaren %50eko hobaria dute, behin betiko kalifikazioa eman eta hurrengo hiru zerga-aldietan.
  • 2. Ohiko etxebizitza den higiezinari dagokionez, familia ugariek %50eko hobaria daukate OHZn, etxebizitzaren balio katastrala 9.000 eurotik beherakoa denean; %40koa, balio katastrala 9.001 € eta 15.000 € artean badago; eta %15ekoa, balio katastrala 15.001 € eta 30.000 € artean badago.
  • 3. Kuotaren %50eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu dituzten ondasun higiezinetarako. Nahitaezkoa izango da instalazio horiek kolektoreak izatea, administrazio eskudunaren dagokion homologazioarekin, eta hobari hori, gainera, 5 urterako izango da.
  • 4. %50eko hobaria dago Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 316/2002 dekretuak arautzen duen “etxebizitza hutsaren” programaren esparruan lagatzen diren ondasun higiezinetarako.

Nola eta non tramitatzen dira alta, baja eta aldaketak? Eta katastroarekin zerikusia duten arazoak?

Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu den kudeaketa, likidazio, ikuskaritza eta bilketarako hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiari dagokio alta eta bajak tramitatu eta likidatzea, errekurtso edo erreklamazioak ebaztea, salbuespen edo hobariak ematea, zerga kobratzea, espedienteak ebaztea eta behar ez bezala egindako diru-sarrerak itzultzea.

Itzuli
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa