Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-06 Eusko Ikaskuntzak eta Leioako Udalak elkarkidetza hitzarmena sinatu dute Honi esker Udalak eta gainontzeko herritarrek hainbat abantaia izango dituzte Leioako Udalak kultura eta zientzia lankidetza hitzarmena sinatu du aste honetan Eusko Ikaskuntzarekin. Sinadura honekin erakunde biek elkarrekin lan egiteko konpromezua hartzen dute Euskal Herriaren nortasuna sendotzearen alde.
Leioako Udalak urteroko kouta baten truke hainbat abantailetaz gozatuko du, besteak beste Eusko Ikaskuntzaren argitalpen bildumaren 420 ale dohainik jasoko du, eta Eusko Ikaskuntzak urtero argitaratzen dituen liburu berrien ale bana emango dio, besteak beste.
Gainera Leioako herritarrak ere abantai iznago dituzte; Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen kurtsoetan eta hitzaldietan parte hartzeko leioaztarrek %40eko deskontua izango dute, eta Eusko Ikaskuntza Asmoz Fundazioaren kongresu, jaurdunaldi eta horrelakoetan ere %15eko deskontua.

Honekin, 97 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal Udalekin kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, hauetako hamazazpi Bizkaian. Lankidetza hitzarmen hauen baitan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak ematen dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editatzen dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko bilketak sustatzen dira.

Azkenik, Udalaren eta Eusko Ikaskuntzaren artean adosturiko kultur ekintza bat prestatuko da urtean behin, eta honetaz gain artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak ematen dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editatzen dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko bilketak sustatzen dira, besteak beste.

Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusia da Euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta Euskal Herriko eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balore berriak sortzea.

Ezin dugu ahaztu, Eusko Ikaskuntzak 90 urte bete dituela, eta denbora tarte honetan egindako lanen artean, besteak beste, Euskaltzaindia sorrera eta Euskal Unibertsitatearen bultzapena aurkitu ditzakegula. Gainera, 20.hamarkadan Autonomi Estatutua sortu zuen, geroago politikarien esku geratu zena, baina hasierako Estatutua Eusko Ikaskuntzarena izan zen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa