Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-05 Leioako psikoestimulazio programa berriz ere martxan jarriko da parte hartzaileek emandako balorazioagatik eta lortutako emaitz baiezkorrengatik Familiek gaur egun, programa amaitu eta gero, euren eguneroko ariketekin jarraitzen dute astean 102 ordu hain zuzen
tercera edad / nagusiak

Leioako Udalak Gizarte Zerbitzuak sustatutako psikoestimulazio programarekin jarraitzea erabaki du, batez ere parte hartzaileek emandako balorazioagatik eta programa honekin lortutako emaitz baiezkorrengatik. Joan den uztailean jarri zen martxan programa hau eta ordutik hona 25 gaixoekin eta hauen 25 jagoleekin lan egin dute.

Sei hilabete hauek pasa eta gero helburu guztiak lortu direla ziurtatu dute profesionalek. Alde batetik, gaixoen maila kognitiboa hobetzea lortu dute, eta bestetik, jagoleek gaixoen bizi kalitatea hobetu dela jakinarazi dute.

Ezinbestekoa da, gaixoez gain, hauen zaintzaileekin ere lan egitea, are gehiago menpekotasuna duen pertsonak narriadura kognitiboa baldin badu. Familiak gaixoek behar dituzten dena erratzen dituztenak dira, eta horregatik prestakuntza metodo batzuk landu behar dituzte behar bezala zaintzeko. Egoera honetaz oharturik, Leioako Udalak joan den uztailean jarri zuen martxan programa aitzindaria “psikoestimulazioa eta prestakuntza zaintzaileei etxeetan”. Honen helburua bikoitza gaixoaren autonomia handitzea da mugimenduen bitartezko ariketa kognitiboekin, zaintzailearen sentsibilizazioa eta parte hartzea handitzen den heinean.

Programa honen abantailen artean nagusiena gaixoaren inguruan bertan lantzen dela da, hau da, psikologo profesionalen talde batek etxez etxeko zerbitzua betetzen du zaintzailearen eta gaixoaren egunerokotasunaren ezaugarri guztiez jabetuz. Horrela familiek ez dute inongo aldaketarik egin behar bere bizitzan programa honetan parte hartzeko, eta bide batez, psikologoak informazio baliotsua lortu dezake ingurua bertan.

Parte hartzaileak hartzeko prozesuaren ondoren, hau da, triptikoak banatu, eta talde interesatuekin batzarrak izan eta gero, 50 pertsona izan ziren programan izena eman zutenak, gehienak Gizarte Zerbitzuetako datu basetik eratorriak.

Tratamendua jarraitu duten nagusien profila hurrengokoa da: Emakumea (%72), 80 urte baino gehiagokoa (gutxienez 72 eta gehienez 99), ezkonduta (%64), oinarrizko ikasketekin (68%), seme-alabekin (3 batez besteko), urte batetik hirura gaixorik, narriadura kognitibo moderatu-larria, eta funtzioen dependentzia arinekoa.

Bestetik, jagolearen profila honakoa da: emakumea (%87.5), batez beste 57 urtekoa, ezkondua (%75),oinarrizko ikasketekin (%41.7), bere osasuna ona bezala duena, eta hiru urte baino gehiago gaixoa zaintzen egunean zortzi ordu baino gehiago.

Esperientzi baiezkorra
Parte hartutakoen iritzia programa amaitutakoan oso baikorra izan da, emandako batez besteko nota 9.32 puntutakoa izan da, 0tik 10era arteko eskalan. Eurek azpimarratutako aspekturik onenak profesionalen lan ona, informazioa eskatzerakoan izandako erantzun azkarra eta eraginkorra, eta gaixoaren familiarentzat egindako plana izan dira. Profesionalek, bestetik, Leioako gaixoen ahalmen kognitiboa igo egin dela baieztatu dute, eta esan bezala, mantentzearekin bakarrik arrakastatsua suertatuko zen programa.

Familien iritzi hauetan hainbat aspektu deigarriak aurkitu dituzte profesionalek. Adibidez, narriadura kognitibo arina duten gaixoek saio luzeagoak nahiago dituzte, eta larriak, berriz, laburragoak baina maiztasun handiagorekin. Honek gaixoen kontzentrazio maila ezberdinak zehazten ditu.

Aspektu hauek kontutan izateaz gain, programa eraginkorra izan dela baieztatu dute profesionalek, batez ere parte hartutako familiek gaur egun, programa amaitu eta gero, euren eguneroko ariketekin jarraitzen dutelako, astean 102 ordu hain zuzen.

Emaitz eta iritzi hauek kontutan hartuta Leioako Gizarte Zerbitzuak hilabete batzuk barru martxan jarriko duen programa berria hobetuko du. Adibidez, ohean diren gaixoentzat fisioterapia profesional baten laguntza izatea adibidez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa