Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-30 Leioako Bizarrak fruta-denda Bizkaiko erakusleihoen XXV. lehiaketan saritua izan da Bilboko Merkataritza Ganbarak bultzatutako ekintza da hau
cartel / kartela

Leioako Bizarrak fruta-denda Bizkaiko erakusleihoen XXV lehiaketan saritua suertatu da, Leioako herrian dekorazio onena duen denda izateagatik. Joan den hilaren 20an izan zen sari banaketa Bilboko Euskalduna Jauregian, eta merkataritzaren festa nagusia bilakatu zen beste behin ere.
Ospakizun honetan parte hartutako erakundeen ordezkariak, BBK eta EL CORREO, eta gainontzeko laguntzaileak bildu ziren: Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkataritza eta Industri saila, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi sustapen saila, Bilboko Udala, Iberdrola, Telefónica, Cafés Baqué, El Corte Inglés, El Nervión, Bilbovisión, Punto Radio, El Correo Digital eta Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea. Bestalde, hainbat udalerrietako alkateak ere izan ziren, merkatal sektoreen arduradunak eta baita Bizkaia osoko merkatal elkarteak ere.
Guztira Bizkaiko 38 herri ezberdinetako 650 merkatari hartu zuten parte Erakusleihoen Lehiaketaren 25. edizio honetan. Sariak, berriz, 70 izan ziren, hauen artean “Mirando al futuro” eta “Viviendo el día a día” Argazki lehiaketen sei sariak.
Honetaz gain hiru sari nagusi banatu ziren, Sormen Saria, Eusko Jaurlaritzako Industri, Merkataritza eta Industri sailak emandakoa eta Ugao-Miravalleseko “Pescadería Maite”k jasotakoa; Berrikuntza Saria Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi sustapen sailaren eskutik emandakoa Basauriko “Kaixo” dendari; eta azkenik Iberdrolaren Argiztapen Saria Bilboko “Música Culta”rentzat joan zena.
Beste alde batetik, Cafés Baquéren Ostalaritza Saria Amorebieta-Etxanoko “Restaurante Boroa”rentzat izan zen; Merkatarien web onenaren Saria, Telefonicak emandakoa, “www.panconchocolate”k jaso zuen; eta Bilboko “Jon Peli González Echevarria” botikak El Corte Inglesek emandako Merkatal Konposizio onenaren Saria hartu zuen.
Bizkaiko 33 Udal desberdin, Leioakoa hauen artean, eskualde mailako beste 40 sari banatu zituzten eta beste 14 sektoreena.

Erlazionatutako dokumentuak:

Irabazleen zerrenda (msword, 34 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa