Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-29 Alberto Palomeraren erakusketa Kultur Leioan
Exposición de Albërt D'Arbbin / Albërt D'Arbbin-ren erakusketa

Kultur Leioako erakusketa gelan Alberto Palomera artista bizkaitarraren azken lanen bilduma ikusgai izango da, “El libro de las cosas extrañas” izenekoa. Erakusketa irailaren 25etik datorren urriaren 31ra arte izango da.

Erakusketa hau hainbat eskulturaz osatuta dago, forma, kolore eta jatorri oso desberdinetakoak, eta Palomerak Albër D’Arbbin pertsonaiaren obrak bezala aurkezten dizkigu. Honetaz gain, erakusketan pintura oso presentzia garrantzitsua du, horretarako artistak kubo beltz bat jarri du aretoan berak egindako irudi batzuekin. Hauekin batera bisitari bakoitzak bere marrazki propioak egitea eskatzen du Palomerak, ikuslea parte aktiboa izatera bultzatuz.

Hitz hauekin aurkezten digu Alberto Palomerak bere erakusketa: “Ahaztutako testu eta erlikien bila gasa direlakoetatik sarritan egiten nituen txangoetako batean, aurkikuntza harrigarria egin nuen: oso ezaguna ez zen eta erreferentzia gutxi nituen egile baten zenbait eskuizkribu, eta hainbat eta hainbat orri ordena zehatzik gabe kaligrafiatuta, ezagutzaz, ametsez, intuizioz eta gurariz blaitua. Albër D’Arbbinen benetako legatuaren aurrean nengoen.

Zoro baten, ameslari baten lana zirudien, baina, pixkanaka-pixkanaka, egile misteriotsuaren lan kriptikoa ulertzeko nahitaezko ziren elementuak, kabinete bitxi hau osatzen dutenak, aurkitu nituen. Albër D’Arbbinek era guztietako ideiak sakabanatu ditu, besteak beste, Geometria, Botanika, Matematika edo Arteari buruzkoak; horretaz gain, teknika landu eta anbiguoko gailu ugari eta bakanak nahiz objektu exotikoak ere bildu ditu. Bildumagile sutsu gisa, atsedenik gabeko ikertzailea da; guztizko ezagutza, ezagutza globalizatzailea lortu nahi du, naturaren behaketaren eta esperientziaren bitartez”.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10.00etatik 20.00etara
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa