Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-20 Laburmetraien emanaldia izango da gaur Kultur Leioan Laburmetraien lehiaketan lehen eta bigarren sari eskuratu zuten lanak, hain zuzen ere Leioako XV. Laburmetraien lehiaketan saritutako bi lan izango dira ikusgai gaur arratsaldean Kultur Leioan. Zehazki ikusi ahal izango diren lanak lehenengoko saria eta bigarrena izango dira, “É finita la comedia” eta “Die Schneider Krankheit”, hain zuzen ere.

Lehen saria, “É finita la comedia” du izena eta Jean Julien Collete & Olivier Tollet obra dugu. Aktoreen lana egiten berriz, Christina Crahay, Cédric Eeckhout ditugu. Auto bat bizitegi-gune baten dago aparkatuta. Aita bat eta bere semea eztabaidan hasten dira: amodioa, sexua, ama eta heriotza. Ez ohiko konplizitatea, gehiegizko harreman hurbila. Denbora badoa, tonuak gora egiten du eta galderak erantzunik gabe geratzen dira oraindik: zer ari dira itxaroten? Eta batez ere, zer egiteko zorian daude?

Bestetik, bigarren sariaren irabazlea, Javier chillón Guerrarena da, “Die Schneider Krankheit” du izenburua, eta aktoreen artean Paco Casares, Franz Leisdon, edota Gonzalo Terreros aurkitzen dira besteak beste. Hasiera honakoa da: 50. hamarkadan, sobietar espazio-kapsula batek lurra jotzen du Mendebaldeko Alemanian. Tripulatzaile bakarra, tximino kosmonauta bat, birus hilgarri baten eramaile da…

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa