Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-13 Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko 405 Etxe sustako dituzte Leioandin urte amaierako Hauetatik 101 alokatzeko izango dira
firma convenio Leioandi / Leioandiko hitzarmena

Hitzarmen honen bitartez, Leioako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak babespeko 405 etxebizitza sustatuko dituzte Leioandi eremuan. Horietako 101 inguru alokairurako izango dira. Leioandiko eremuan 623 etxebizitza eraikiko dira guztira: 405 babespekoak eta 218 libreak.

Epeak
Eraikitze eta urbanizatze lanak aldi berean hasiko dira 2010. urte hasieran eta 36 hilabete inguruan burutuko dira batez beste.

Azalera-eskubidepean saltzekoak diren BOEk 2010eko bigarren seihilekoan zozketatuko lirateke, faseka agian. Alokairuko etxebizitza sozialak benetan amaitzear daudenean zozketatuko lirateke. Leoian erroldatuta eta Etxebiden izena emanda daudenei esleituko zaizkie etxebizitzak.

Hitzarmenaren helburuak
Bi helburu ditu hitzarmenak:
Ø Babespeko 405 etxebizitza eraikitzea.
Ø Metroa eta Unibertsitatea (LEIOA-Unibertsitatea linea) lotuko dituen tranbiaren I Fasearen trazadurak barne hartzen duen 650 metro luzerako kanalaren urbanizazioa. Etxebizitza babestuak hartuko dituzten lursailen aurrealdetik igaroko da tranbia.

Konpromisoak
Udalak lurzoruaren jabe pribatuekin hitzartuko du lursailak lagatzea eta Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak bere gain hartuko ditu lursailak eta udalaren urbanizatze karga guztiak eta babespeko etxebizitzak eraiki eta urbanizazio lanak burutuko ditu. Era berean, konpromisoa hartu da etxebizitza bloke bakoitzaren konposizio bolumetrikoa eta fatxada ezberdinak izango direla eta goi mailako arkiteko talde ezberdinek egingo dituztela proiektuak.

Inbertsioa
Etxebizitza Sailak 58,3 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu operazio honetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa