Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2020ko Irailaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-09 Behargintza Leioak ikastaro berriak antolatu ditu Kurtsoak elikagaien manipulazioa, informatika online eta lanerako trebakuntzakoak izango dira
Oficina Behargintza / Behargintzako bulegoa

Behargintza Leioak ikastaro berriak antolatu ditu herriko langabetuen lan merkaturatzea errazteko edota lanean direnen enpleagarritasuna hobetzeko, beren jakintzak berrituz eta indartuz.

Zortzi ikastaro desberdin biltzen dituen prestakuntza eskaintza berri honek leioaztarren lan egoera hobetzeko asmoz Udalak antolatzen dituen ekintzen artean aurkitzen da.

Ikastaroak hurrengokoak dira: elikagaien manipulatzailearen hiru ikastaro, Online informatikako bi, eta lanerako trebakuntzarako hiru kurtso. Azken hau supermerkatuko langileak direnak, garbiketa industriala eta ostalaritzakoa egiten dutenak, edota geriatria laguntzaileak direnentzat zuzendutakoa da.

Interesa dutenak ahalik eta arinen joan beharko dira izena ematen Behargintza Leioako bulegoan (Mendibile 3), edota Aterpek Kultur Leioan duen bulegoan informatikako ikastaroen kasuan.

Erlazionatutako dokumentuak:

kartela (pdf, 213 kb)

Kartela atzeko aldetik (pdf, 348 kb)

Elikagaien manipulatzaile ikastaroa (pdf, 64 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa