Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-01-09 Astelehenetik aurrera izango dira ikusgai hautesle-zerrendak Aste guztian zehar izango dira ikusgai udaletxean eta Pinuetako Bulegoan Jakina denez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde deia egin da 2009ko Martxoaren 1erako. Hori dela-eta, hautesle-zerrendak, 2008ko Abenduaren 1ari dagozkionak hain zuzen ere, ikusgai izango dira aste bete kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko astelehenetik aurrera.

Zerrenda hauek, esan bezala, datorren astelehena 12tik hurrengoko astelehena 19ra arte izango dira ikusgai, biak barne. Leioako udaletxeko Estatistika sailean izango dira eskuragai, goizeko 8.30etik 14.30era, eta Pinuetako Bulegoan, Lapurdi Kaleko hirugarrenan, 9.00etatik 13.00etara, lanegunetan larunbatetan izan ezik.

Dena dela, jakin beharrekoa da erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak etorri beharko duela, N.A.N., edo pasaportea, egoitza txartela edo/ta gida baimenarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa