Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-11-07 Eguraldi txarra izan arren, publikoak gogoz hartu zuen parte Ikusmenaren eta Gastronomiaren Plazeren Azokan
750_Feria_Artesania_02

Asteburu honetan, Ikusmenaren eta Gastronomiaren Plazeren XXII. Azoka izan da Leioan, nahiz eta euriak gogor jo duen eta herrian haizea eta euria dela-eta bi alerta egon. Aurreikusitako 33 erakusketariak egon dira Leioako Boulervadean antolatutako azokan.

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean, ekitaldia arazorik gabe gauzatu zen, euria egin zuen arren. Larunbat arratsaldean, berriz, bertan behera utzi behar izan zen azoka, Eusko Jaurlaritzak emandako alerta laranja zela-eta. Gauza bera gertatu zen igandean; goizean, euria izan arren, arazorik gabe egin zen azoka, baina, arratsaldean, bertan behera utzi behar izan zen berriro ere, oraingoan alerta gorria (haizeagatik eta euriagatik) zela-eta.

Euria eginagatik ere, bertaratutakoek harrera ona egin zioten azokari, eta artisauek jarrera baikorraz bukatu zuten ekitaldia, izan ere, salmentak ez ziren txarrak izan, eguraldia eskasa izan arren.

Hala ere, azokara joan ez zirenek baina ikusgai jarritako materiala erosteko artisauren batekin harremanetan jarri nahi dutenek Kultur Leioaren webgunera igotako liburuxka erabil dezakete.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala