Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-19 Kantikak eta Bilboko Txistularien Udal Musika Bandak Euskaldunan eskainiko dute Gabon Kontzertua bihar Arratsaldeko 20.00etan Euskalduna Jauregiko A1 gelan, doan
Kantika en Gorizzia / Kantika Gorizzian

“Txistulari Bandaren kontzertuen” zikloan barruan kokatuta, Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza sailaren menpeko elkartearen esku, Gabon Kontzertua izango da bihar Leioako Kantika Korala ospetsuarekin batera, emanaldia arratsaldeko 20.00etan izango da Euskalduna Jauregiko A1 gelan, doan.

Kantika Korala 2001 urtean jaio zen Leioako Udal Musika Eskolan, Basilio Astúlezen esku. Talde hau 10 eta 17 urte bitarteko gazteez osatuta dago, eta denbora gutxitan beren generoaren erreferente garrantzitsua bihurtu da. Ondorioz hainbat disko grabatu dituzte eta kontzertu zein emanaldi desberdinetan parte hartu dute Euskal Herrian, Estatuan zein Portugal, Frantzia, Islandia, Mexico edota Italiako bezalako herrialdeetan. Ahalegin honek hainbat sari eman dizkio taldeari, adibidez Torreviejan lortutakoa, Italiako Gorizziakoa, edota Tolosatik ekarritakoa, besteak beste.

Honetaz gain, taldearen kalitateak eta antzezpen orijinalak kontzertu bakoitza ikuskizun berezi bat bihurtzen du. Kantikak koral generoa aberastea eta berreskuratzea du helburu, horretarako pieza ezberdinak estreinatzen dituzte maiz. Hauen artean, Eva Ugalderen 'Iratxoa', edo Albert Alcarazen 'Laminak', bereziki koral honetarako konposatutakoak, John Rutteren 'Mass of the Children' estreinaldian parte hartu zuen Kantikak eta Karl Jenkinsen "Requiem" lanean ere bai.

Egitarauan, euskal abestien artean 'Gabon gabean', 'Gabonetako afari on bat' edo 'Goazen goazen guztiok' bezalako abestiak aurkitzen dira, Udal Txistularien Banda eta Kantikako neska mutil gazteek Andaluziako gabon kantak ere abestuko dituzte eta nazioarte mailan ezagunak diren batzuk ere, adibidez Irving Berlinen 'White Christmas'. Txistularien taldea zein Kantikak Garikoitz Mendizábal eta Basilio Astulezen zuzendaritzapean izango dira, eta Mariano Santamaría izango dute lagun pianoan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (msword, 21 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa